1981 urtea zen eta Prudencio Izagirrek eta Iñaxi Sarriegik paper-dendaren negozioari ekin zioten: Mirentxu Liburudenda. Negozia familiartekoa zen. Horregatik, ikasketak amaitu bezain laster, Izaskun eta Maite alabak dendan lan egiteari ekin zioten, gurasoek hasitako esfortzu handiari jarraipena emateko helburuz, inoiz Izagirre Sarriegi esentzia amaitu ez zedin.
Egun, 40 urteren ondoren, erreferente da Mirentxu Liburudenda, Beasaingo Nafarroa Etorbidean kokalekua duena. Ilarak izaten dira establezimenduaren kanpoaldean, goierritar danek nahi baitituzte bertako liburu eta produktuak.
Etengabeko berrikuntzan dago Mirentxu, garaiarekin bat egiteko intetzioz. Konfinamenduan eskulan eskaintza zabala izan zuen, eta liburuak ere, nahi adina zeuden; etxean igarotzeko uneak ezin hobeak izan zitezen.
"Produktuak saltzeaz ez ezik, esperientzi bat ere, eskaintzen dugu", azaltzen dute arrebek. Haur, gazte eta helduentzako atentzio pertsonalizatua opatzen dute: "Harreta eta gomendioak eskain-tzen ditugu. Bestalde, arazoiei irtenbidea eta erantzuna bilatzen diegu", gehitzen dute.
Proiektuak Kale Nagusia 1ean hasi ziren Prudencio eta Iñaxi lanean, ordea, 2015. urtean alabek denda berrira salto egin zuten. "Egin beharreko aldaketa zen".
Aldaketa positibotzat deskriba-tzen dute establezimendu berriaren obra. Bertan, eskaintza zabalagoa dute eta, noizbehinka, liburu aurkezpenak ospatzen dituzte.
Proiektu berriak ere, WhatsApp bidezko erosketak egiteko aukera ekarri du: "bezeroen erantzuna ezin hobea da".
Eskerrik asko Izaskun eta Maite Izagirrek, egungo arrakasta, gurasoek egindako sakrifizioaren emaitza dela komentatzen dute irrifar artean: "ama, aita, eskerrik asko zuen lana eta maitasunarengatik, Mirentxu zuei esker izan da, 40 urte hauetan, goierritarren erreferente eta erosleku"