Buscar
Gipuzkoa

Beasain: Antzizar kiroldegian plaka fotoboltaikoak jarri dira

Instalakuntza honekin udal eraikinak kontsumitzen duen energiaren %31,1 lortuko da
Ansola, Artola, Martinez, Ugartemendia eta García. | ARGAZKIA: BEASAINGO UDALA
Ansola, Artola, Martinez, Ugartemendia eta García. | ARGAZKIA: BEASAINGO UDALA

Beasaingo Udalak amaitu ditu Antzizar Kiroldegiko teilatuan autokontsumorako instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak. Obra honen helburua udal kiroldegiko energia beharrei aurre egitea eta udalerriko jasangarritasun energetikoaren aurrean pausoak ematea da, Udal Gobernuak aditzera eman duenez.

Proiektu honekin, autokontsumorako 300kW-ko potentziadun eguzki plaka fotovoltaikoen instalazioa egin da. Plaka fotovoltaikoek jasoko duten eguzki-energiaren bidez eraikinak kontsumitzen duen energiaren %31,1 lortuko da. Gainera, urteko 131.645,37kg CO₂ren isurketa ekidingo da atmosferara; hau da, urtean 14.627 zuhaitzek xurgatzen duten CO₂ kantitatea isurtzea saihestuko da. Instalakuntzari 25 urteko bizi iraupena aurreikusi zaio eta guztira 3.290.000 CO₂ Kg atmosferara isurtzea saihestuko da epealdi horretan.

“Antzizar kiroldegian eraikitako azpiegiturari esker lortuko den energiaren dimentsio mailaz jabetzeko, jakin Beasaingo eraikin publiko guztiek kontsumitzen duten argi indarraren %21a sortuko dela. Udal eraikinez gain, kale argiteria gehitzen badiogu, argi-indar guztiaren %13a sortuko da”, azaldu zuen Udalak, instalakuntzaren aurkezpenean; bertan, Leire Artola, Beasaingo alkatea; Iñigo Ansola, Euskal Energiaren Erakundek zuzendari nagusia; Koldo Garcia, Goiener taldeko proiektuaren arduraduna; eta Erika Martinez, Goienerreko lehendakaria izan ziren.

2022-11-05T20:02:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo