Buscar
Gipuzkoa

Beasain BHIko ikasleak, Frantzian eta Herbehereetan

1. Batxilergoko ikasleak Poitiersen daude; DBH 4. mailakoak, aldiz, Haren herrian izan dira
Beasaingo ikasleak Herbehereetan.
Beasaingo ikasleak Herbehereetan. / Beasain BHI

Beasain BHIko 1.Batxilergoko ikasle talde bat Poitiersen dago, Frantzian. Erasmus+ programaren barruan antolatutako mugikortasunean parte hartzen ari da, Mi futuro lo creo contigo proiektua lantzen jarraitzeko.

Guztira 12 ikasle joan dira Lycée de Bois d'Amour eskolara. Bost egun igaroko dituzte bertan.

Bestalde, DBH 4. mailako ikasleak Herbehereetan izan dira, Haren herrian. Azaroan, hango ikasleak Beasainen izan ziren bisitan, eta orain truke horri jarraipena eman diote. Urtero egiten den elkartruke honek kultura, kirola eta hizkuntza partekatzea du helburu.

2025-04-15T07:43:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo