Gipuzkoa

Beasain Kirol Sariak, abenduaren 29an

2017ko Beasain Kirol Sariko irabazleak.

Beasain – Duela bost urte abian jarri zuen Beasaingo Udalak Beasain Kirol Sariak egitasmoa. Aurten, sari-emate ekitaldia abenduaren 29an izango da, arratsaldeko 19.00etan, Igartza Jauregian.

Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzea eta sustatzea, emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta esker ona adieraztea nahi du Udal Gobernuak.

Beasaingo kirolariak eta kirolaren inguruan lan egiten dutenak goraipatzeko sariak herritarren esku egongo dira. 2021ko hautagaiak zein izango diren herritarrek aukeratuko dituzte.

Proposamenak egiteko hainbat modu egongo dira: telefonoetako Beasain aplikazioa, Udalaren web-orrialdea eta Antzizar kiroldegiko harreran eskuragarri dagoen inprimakia. Azken hau, bete eta bertan kokatuta dagoen kutxan sartu beharko da. Proposamenak egiteko tartea egongo da azoraren 14ra arte.

KategoriakAutengo sariak bi kategoriatan banatuko dira. Alde batetik, urteko kirol sariak egongo dira, eta ohorezko kirol sariak, bestetik.

Bestalde, Beasain Kirol Sarietan banatuko diren urteko kirol sariak era honetara bereiziko dira: emakumezko kirolariari edo kirol taldeari saria, gizonezko kirolariari edo kirol taldeari saria, kirol jardunaldiari saria, erakunde babesleari saria eta sari nagusia.

Gainera, epaimahaiak eskumena izango du aipamen bereziak izendatzeko.

Prozedura Sarien irabazleak izan daitezkeen proposamenak bildu ondoren, epaimahiak aukeraketa egingo du, hautagaien merezimenduak baloratuz.

Saridun guztiak aukeratu ondoren, hauen artetik erabakiko da zein den 2021ko Sari Nagusiaren irabazlea. Dagokion oroigarriaz aparte, Sari Nagusiak oroitzapenezko plaka izango du Antzizar Kiroldegian, helburu horretarako egokituko den gunean.

Ohorezko udal Saria Maila honetan ohorezko bi sari banatuko dira: Kirol ibilbideari Ohorezko saria eta Ohorezko Beasain saria. Ohorezko bi sariak Herritarrak Batzordeak proposatu eta Alkatetzak izango du azkeneko hitza.

Beste alde batetik, batzordeko lehendakaria, kiroletako arduradun teknikoa, Beasaingo Udaleko komunikazio arduraduna, eta Herritarrak Batzordeak proposatutako talde aholku-emaile bat izango dira Beasaingo Kirol Sarietako bostgarren edizioaren epaimahaia osatuko duten kideak.

Etiquetas
07/11/2021