Gipuzkoa

Beasain | Txirrinduen garbigune berria

Leire Artola eta Adur Ugartemendia.

Igartzako futbol zelaiaren ondoan kokatuta dago eta konponketak egiteko erremintak dituen egitura ere bertan jarri du Beasaingo Udalak

Beasaingo Udalak garrantzi handia emanten die udalerriko mantenu eta hobekuntza lanei. Hori aintzat hartuta, herritarren zerbitzura dagoen beste udal azpiegitura bat eraberritu da. Igartza futbol zelaiaren ondoan dagoen txirrinduen garbigunean hobetze-lanak eta egokitzapen osagarriak egin dira.

Txirrinduak garbitzeko espazioa bikoiztu egin da. Helburua, bizikleta bat baino gehiago une berean garbitu ahal izatea da. Egituran ura presioz botatzen duten bi mahuka ipini dira. Halaber, urak eragin ditzakeen filtrazioak saihesteko, paretak babesteko isolamendua jarri da.

Bestalde, totem itxurako egitura kokatu da konponketak eta mantenu lan arruntak egin ahal izateko tresneriarekin hornituta.

txirrinduen garrantzia Leire Artola Beasaingo alkateak eta Adur Ugartemendia Lurralde saileko batzordeburuak bizikletek mugikortasunean duten garrantzia azpimarratu dute: "Bizikletari garrantzia eman nahi diogu hierarkia horretan, mugikortasun jasangarria bultzatu eta sustatzeko garaian, txirrinduak duen garrantzia nabarmendu nahi dugu, garraiatzeko baliabide honen erabilera indartu, sustatu eta erabilera bultzatzeko helburuz".

Beasaingo Udalak mugikortasun jasangarriago baten alde egin nahi du. Alkatea pozik azaldu da garbigune eraberrituaren emaitzarekin. Herritarren beharrak asetzeko adina hobekuntza egin direla kontatu du. Gainera, gune berria egoki erabiliko delaren esperantza du.

Ugartemendiak bizikletak uzteko aparkaleku berrien kokapenak azter-tzen ari direla ezagutarazi du.

Mugikortasun Plana Hurrengo asteko Gobernu batzordean onartuko den Mugikortasun Planaren oinarrien berri eman dute bi udal agintariek txirrinduen garbigunearen inaugurazioarekin batera. Plana burutzeko helburu nagusiak aurreratu dituzte: "Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana Beasain barruan desplazamendu modu jasangarriagoak ezartzea helburu duten jarduera multzo batez osatuta egongo da". Hazkunde ekonomikoa, kohesio soziala eta ingurumenaren defentsa bateragarri egingo dituzten garraiobideak ezartzea izango du xede. Udalak herritarren bizi-kalitate hobea bermatu nahi du, besteak beste, planaren bitartez.

Beasaingo mugikortasun-motak planifikatzeko eta aurrera eramateko tresna estrategikoa izango da Mugikortasun Plana. Lau ardatzetan oinarrituta egongo da: oinezkoen mugikortasuna, txirrindu bidezko mugikortasuna, trafikoaren arintzea eta garraiobide pribatua publikoruntz bideratzea.

Udal gobernuak txirrinduak ibilbide laburretarako aukerarik onena direla jakitera eman nahi du. "Lehentasunezkoa da emisiorik gabeko garraio baterantz joatea, zero isurpeneko ezsenatoki baterako trantsizioa erratuz", azaldu du Leire Artola alkateak.

25/09/2021