Buscar
Gipuzkoa

Beasaingo udalekuetarako plazak agortu egin dira

Beasaingo haurrak jolasean.
Beasaingo haurrak jolasean.

Beasain – Amaitu da Beasaingo Udalak antolatutako euskarazko udalekuetan parte hartzeko aukera. Izena emateko epea bukatu baino lehen bete dira Udalak eskain-tzen zituen plazak; guztira, 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako 50 haur eta gazteek disfrutatuko dute zerbitzu honetaz.

Euskararen erabilera sustatzen duten udaleku hauek uztailaren 19tik 28ra bitartean burutuko dira, Bizkaiko Arratia eskualdeko Artea eta Zeberio herrietan.

Beasaingo Udalak Eusport enpresaren laguntzarekin antolatu ditu udalekuak, egun bizi dugun pandemia egoeran segurtasun neurri guztiak bermatzeko.

Egitasmo hau, Udal gobernuaren legealdi planen helburu nagusien artean jasota eta iragarrita geratu zen, eta konpromiso hori betez gauzatu da.

Euskara helburu Euskararen jakintza eta erabilera, aisiarekin lotuta, bultzatzea da udaleku hauen helburua.

Horretaz gain, naturaz, teknologiaz eta kirolaz ere disfrutatu ahal izango dute tailer eta abentura ugariren bitartez.

Bestalde, Beasaingo Udalak egitasmo hau eskolen opor garaian familien kontziliaziorako lagungarria izatea nahi du.

Haur eta gaztetxoek Gorbeia parke naturala ezagutzeko txangoa egingo dute, eta bertako nekazaritzaz eta abeltzaintzaz ikasteko jolasak ere.

2021-05-23T08:45:14+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo