“Ordizia harrera herria da eta pertsona guztiak eskuzabalik hartzen ditugu, aniztasun handia dugu”, azaldu du Ainhoa Jimenezek, aniztasun zinego-tziak. Hori horrela, beste urte batez, Kulturen Arteko VI. Topaketa egingo dute udalerrian.
Topaketaren testuinguruan programa zabala prestatu du Udalak. Lehenengo ekintzari asteazken honetan eman zioten hasiera eta datorren azaroaren 11ra bitartean izango du tokia Barrena Jauregian: Begiratu Palestinara Erakusketa Interaktiboa.
Jimenezek, Udalaren izenean, dei egiten die herritar guztiei erakusketa bisitatu eta hartaz gozatzeko.