Gipuzkoa

Behar dutenentzako doako janaria Orioko Herri Ikastolako vending makinan

Orioko Herri Ikastolak martxan jarri du Zero Zabor proiektua jangelan zaborrera botatzen den janariari aterabidea emateko
Behar dutenentzako doako janaria Orioko Herri Ikastolako vending makinan
Escuchar
02:13

Hamar egun bete dira Orioko Herri Ikastolan Zero Zabor proeiktuarekin hasi zirenetik, hots, jangelan soberan dagoen janaria kontserbatu, ontziratu eta vendinga makina batean sartu zutenetik behar duten pertsonek har dezaten.

Orokorrean, ikastoletako jangeletako janariaren %10 zaborretara joaten da eta hori jakinda, Orioko ikastolan sortzen dituzten hondakinak gutxitzea erabaki dute behar gehien duten herrikideak laguntzen diren bitartean. Halaxe azaldu digu Gipuzkoak Kale Nagusian Amaia Ugalde, Orioko Herri Ikastolako zuzendariak "jangelako soberakinekin zer egin genezakeen hausnartzen hasi ginen, legez, zakarrontzira bota behar izaten baitgenuen soberan zegoen janari guztia eta Zero Zabor proiektua ezagutu genuenean Ikastolan barneratzea pentsatu genuen".

Proiektua Residuo Zero Fundazioak darama aurrera, bertan Álvaro Saiz da proiektu zuzendaria eta azaldu digu ikastolekin ez ezik, egoitz eta ospitaleekin ere egiten dutela lan. "Guk finantzatzen dugu prozesu osoa, birziklagarriak diren ontziak, etiketak, vending makinak eta softwarra ere bai". Softwarrarena da bereziki garrantzitsua Saizentzat, horren bitartez kalkulatu daitekelako zein den alferrik galtzen den janari kopurua.

Gaur, adibidez, Ikastolan hamar plater arroza aterako zirela vending makinan jartzeko kalkulatzen zuen Amane Zumetak, jangelako koordinatzaileak. "Sobratzen den bazkari hori ontzi konpostagarrietan biltzen dugu eta, ondoren, makina baten bidez kontserbaziorako tenperaturara jaisten da, hiru egunez mantendu ahal izateko vending makinan". Gainera, ikastolako beste helburuetako bat haurrengan kontzientzia piztea denez, ikasleek egiten dituzte etiketak ontzietan jartzeko "bertan platera, osagaiak eta alergenoak agertzen dira".

Egun, 18 zentro daude Zero Zabor proiektuaren barne.

05/02/2024