Araba

BEIren ibilbideko markesina batzuk hondatu dituztela salatu du Gasteizko Udalak

BEIren ibilbideko markesina batzuk hondatu dituztela salatu du Gasteizko Udalak. / Utzitakoa

Gasteizko Udalak salatu du BEIren Esmaltaciones enpresaren eta Boulevard merkataritza gunearen arteko BEIren ibilbideko txartelak ateratzeko eta bankuko txartelarekin ordaintzeko makinak dituzten hainbat markesina kaltetu dituztela bart gauean "eraso bandalikoen bidez", eta, ondorioz, garraio txartelak erosteko eta kargatzeko hainbat makina ezin direla erabili.

Guztira, 16 ukipen pantaila eta 13 'contactless' terminal kaltetu dira, eta Tuvisako langileak eta makinen mantentze lanez arduratzen den enpresa kalteen behin betiko balorazioa egiten eta konponketa lanak kudeatzen ari dira. Gainera, getatutakoaren berri eman diote Gasteizko Udaltzaingoari.

"Ekintza horrek Gasteizko garraio publikoa kaltetzen du eta horren helburu bakarra herritar guztiona den ondarea hondatzea da. Modu irmoan gaitzetsi nahi dut gertatutakoa eta markesinen zerbitzua %100ean ahalik eta denbora laburrenean berrezartzeko lanean ari gara"

Egoera hori dela eta, txartel arruntak lortzeko eta txartelak kargatzeko zerbitzuak eragina izango du erasoa jasan duten geltokietan; gainerakoetan, ordea, BAT txartela normaltasunez balioztatu ahal izango da.

Izaskun Reyes Tuvisako presidenteak gertakariak gaitzetsi ditu: "Ekintza horrek Gasteizko garraio publikoa kaltetzen du eta horren helburu bakarra herritar guztiona den ondarea hondatzea da. Modu irmoan gaitzetsi nahi dut gertatutakoa eta markesinen zerbitzua %100ean ahalik eta denbora laburrenean berrezartzeko lanean ari gara", ondorioztatu dute azkenik bertatik.

18/03/2025