Buscar
CAV

Beitia: "Euskalduna izatea galera bat zela esaten ziguten, eta guk sinistu"

Elbira Zipitria irakaslearen 'Elbira' dokumentala estreinatuko da Donostiako Kursaal jauregian
Vídeo: Documental de ficción sobre Elbira Zipitria
Beitia: "Euskalduna izatea galera bat zela esaten ziguten, eta guk sinistu"
Escuchar
02:02

Elbira Zipitria Irastortza irakaslea hil zela 40 urte beteko dira bihar bertan, abenduaren 26an eta euskaltzale aitzindariari buruzko dokumentalaren estreinaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. 'Elbira' izenburupean, Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta herriari egindako ekarpenean sakontzen du dokumental fikzionatuak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta Baleuko ekoiztetxeak sortutako lana da 'Elbira'. Iban González zuzendu du eta lan honen barne Elbiraren lagunak eta ikasleak izan zirenek ere parte hartzen dute, horien artean Kontxita Beitia.

Gipuzkoako Kale Nagusian González eta Beitiarekin hitz egin dugu, biak urduri estreinaldiarengatik eta unkitu egiten ziren trailerrarekin, hain zuzen ere, Elbiraren espiritua bizirik dagoela sentizen dutelako.

"XX. mendean Gipuzkoak eta Euskadik izandako erreferente eta ikur handienetakoa da, baina historia matxista da eta Elbira Zipitria bera utzi du kanpoan, horregatik pozten gaitu astelehenko estreinaldiak, berandu izan arren, haren istorioa ezagutu ahal izango dugulako" zioen Gonzalezek Onda Vascako mikrofonoetan.

Dokumentalean saiatu dira hezitzaile eta pedagogo bezala aplikatu zituen "metodo berritzaileak" azaltzen, nahiz haren euskaltzaletasunaren eta euskal herrigintzaren aldeko jarrera sutsua islatzen. Horri buruz ere hitz egin digi Beitiak, bera euskaraz egiten zuen txikitan baina errepresioa zela eta galdu zuen hizkuntza. "Euskalduna izatea galera bat zela esaten ziguten magisteritza ikasten ari nintzela, eta guk sinistu. Hala ere, ikasketak bukatu eta gero Elbirarekin hasi nintzen euskera berreskuratzen, gauez ematen zizkidan klaseak. Ostera, nik, bera bezela, nire ikastola sortu nuen etxean, Pasai Antxon".

Zipitriak egindako lana azaleratzea memoria historikoa egitea da, horregatik, andereño aitzindari honek egindako lana ezagutarazi nahi dute bihar arratsaldeko 17:30ean doan egingo den proiekzioarekin.

Sarrerak doakoak dira eta esteka honetan www.gipuzkoa.eus/elbira lor daitezke, emankizuna Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoan izango da.

2022-12-26T05:44:40+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo