Gipuzkoa

Berdel Egunean 2 tona berdel inguru sukaldatuko da

Berdel Egunaren 27. edizioa ospatzen hasiko dira goizeko 10:30ean
Berdel Egunean 2 tona berdel inguru sukaldatuko da
Escuchar
00:30

Berdel egunaren ibilbidea luzea da; garai batean berdela asko arrantzatzen zen, baina jendeak ez zuen arrain hau ezagutzen eta oso prezio baxuan saltzen zen. Horrexegatik, prduktu horren kontsumoa sustatzeko helburuarekin 1993an hausnartu eta Berdel Eguna sortzeko hautua egin zuten herrian.

Ordutik hona, urtero ospatu da jaia eta ezinbesteko festa bilakatu da herrian, gainera, lortu da Mutriku herriaren izenari arrain horri lotzea. Horiek horrela, aurtengoa 27. edizioa izango da eta, ohiturari kale egin gabe, herriko eta inguruko sukaldariek prestatutako errezeta ezberdinak daztatu ahalko dira; "batez beste 25.000 razio zerbitzatuko dira, pintxo, berdel marmitako edo berdel errea formatuan", kontatu digu Marta Amonarriz Artanok, Mutrikuko turismo teknikariak, "tonelada eta erdi, bi tonelada berdel erabiltzen dira jaki horiek guztiak prestatzeko".

Jai hau herriko jendearen parte hartzeari esker egin daiteke eta urtero urtero, herriko emakume eta gizonek jai honen antolaketan doan egiten dute lan, elkarlanean Berdel Eguna aurrera aterata. Horiek horrela, hauxe da garatu duten programazioa:

10:30ean hasiko dira txikiei zuzendutako tailerrak Izan Arrantzale proiektua da eta arratsaldeko 14.30 arte itsasoaren mundua protagonista duten umeentzako ekintzak egingo dira.

Ordu berean Mutrikuko belaontzien txapelketa izango da eta 11:00etan Mutrikuko eta inguruko ekoizleen eta artisauen produktuen azoka.

Herriko Abesbatzen kontzertua 12.00etan hasiko da, horrela emango zaio hasiera 13.00etan berdel dastaketa herrikoiari. Portuan izango da hori eta trikitilarien emanaldiak izango dira herriko kaleetan zehar berdela sukaldatzen hasten den bitartean.

Azkenik, arratsaldean, 19:00 Casus Belli eta Los Zopilotes Txirriaos portuan kontzertua eskainiko dute eta gueko 22:00tan V. Berdel Zesta Punta Txapelketako finala jokatuko da.

04/04/2024