Buscar
Araba

Berdintasunaren alde

Irabazi asmorik gabeko Arabako On-Giz elkarteak lanean jarraitzen du berdintasunaren alde, genero bereizketarik gabe, eta gizonen artean ere berdintasuna lortzeko bertatik lanean aritzen dira
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, On:giz Elkarteko kide batzuk.
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, On:giz Elkarteko kide batzuk.

Emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna, eta horretarako, gizonak ere ahaldun-tzearren beharra. Helburu horrekin, On-giz irabazi asmorik gabeko Arabako elkarteak lanean jarraitzen du emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasunaren bila, eta gizonen hazkundea ere bilatu nahi du; izan ere, berdintasun hori ere lor daitekela uste du. “Errespetuan eta hierarkiarik gabeko berdintasunean” gizonezkoak ahalduntzeko tresnak dira Gasteizen ehunka gizon igaro diren prozesu luzearen oinarria. Horietako askorentzat, kontzientzia hartu ondoren bizitza aldatu dien “oparia” izan da.

Berdintasunaren aldeko aurreko kontzentrazio eta ekimen baten artxiboko-irudia. | ARGAZKIA: CARLOS ZÁRATE

Berdintasunaren aldeko aurreko kontzentrazio eta ekimen baten artxiboko-irudia. | ARGAZKIA: CARLOS ZÁRATE

Horrela, hogei urte igaro dira On-Giz Ezberdin elkartea sortu zenetik, besteak beste, Xabier Odriozolaren eskutik, gizonak berdintasunean inplikatzeko eta sistema patriarkala eraisteko helburuarekin. Urteak igaro ahala, beren burua ezagutu eta harreman hurbilagoak eta osasungarriagoak izan nahi zituzten emakumeak ere sartu ziren bertan. Gizonentzako talde-saioek bide eman zieten emakumeei bakarrik zuzendutakoei, beren bikotekideek harremanetarako moduan aldaketa garrantzi-tsuak izan zituztela ikusten baitzuten. Hurrengo urratsa talde mistoak izan ziren, Espainian aitzindariak, non gizonek eta emakumeek hitz egiten, entzuten eta laguntzen duten, gizarte patriarkaletan bizitzak ezartzen dituen kargetan esku hartzeko. Hala, Gasteizko zentroan astero emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak elkartzen dituzte, sentsibilizazio, kontzientziazio eta formakuntza guneetan, bi astean behineko maiztasunez eta honelako helburuekin: Emakumeen autonomia eta ahalduntzea garatzearen eta genero zapalketaz jabetzearen alde egitea, baita balioen aldaketa sustatzea, rol eta estereotipo patriarkalak deseginez eta aniztasunari eta generoaren banaketa dualari buruzko aurreiritziak eta baloreak ordezkatuz eta gainditu nahirik; emakumeei heteropatriarkatuak murriztu dizkien gaitasunak, aukerak, baloreak, ideiak, praktikak eta abar sustraietatik eurenganatzeko lekuak eta tresnak eskaintzea; gizonak euren baldintzapen patriarkalaz kontzientzia hartzen laguntzea, beren pribilegioez, abantailez eta desabantailez ohartzen laguntzea eta beren beste gizonekiko eta emakumeekiko berdintasunezko harreman berriak eta orekatuagoak ezartzen ikastea, eta horren onuraz jabetzea eta praktikan jartzea egunerokoan eta indarkeriarik gabeko zein mendetasun bertikalik gabeko jokabide ereduen garapena sustatzea, hain agerikoak ez diren beste menderatze eginkizun eta praktika mota batzuk antzematen laguntzea eta beste jokabide berdintasun zaleen, elkarkoien eta ebolutiboen bidez ordezkatzen ikasteko aukerak eta tresnak eskaintzea. “Urtean behin edo birritan talde guztiak batzen gara asteburu batez elkarrekin parteka-tzeko gure eraispen lana eta garapena nola doazen eta baita geu ere pertsona bezala elkarrekin harremanak sakondu eta olgatzeko, libertitzeko, maitatzeko, ikasteko, modu berrietan elkar bizitzeko eta errealitate ezberdinak sortzeko. Horietaz gain beste lau egituratan eta ekimenetan emakumezkoen-tzako eta gizonezkoentzako ekitaldiak eskaintzen ditugu hilabetero genero eraispenean, baita formazio mistoa ere”, azaltzen dute elkartetik. “Talde-lanari esker, beste modu batera erlazionatzen dira gizonak, bihotza eta sentimenduak oinarri hartuta, eta besteen emozioak entzuteko, ulertzeko eta eusteko gaitasuna ematen du, ihes egin gabe. Heziketa handia eska-tzen du gizonenzat”, azaldu zuten elkartetik egiten dituzten saioen gainean.

Esku-hartzeak

On:giz Elkarteak ibilbide luzea egin du. Urte hauetan zehar lan oparoa egin du, gizonen sentsibilizazioan, kontzientziazioan, formazioan eta aholkulari-tzan maskulinitate eta gizonezkoen menderatze egituren inguruan ikuspegi kritikoa azalduz eta jokabide alternatiboen bidez ordezkatzeko proposamenak eginez. “Azken urteetan emakume frango bildu zaigu gure elkartera eta haien bidez kolektibo femeninoari tresnak eta aukerak eskaintzen ari gatzaizkio bere ahalduntze eta askapenean urrats sendoak eman ditzan. Hori lortu ahal izateko, gure zentroan gertatzen ari den elkartearen barne lana eginez eta baita gizarteari begirako jarduerak eskaintzearen bidez ere”: gehien batean sentsibilizazio ekimenak, aholularitza zerbitzua eta hainbat formakuntza eredu edo formatu, bai berdintasunaz,genero zapalketaz, heziketa ez sexiztaz edo maskulinitate eta aitatasun berriez, besteak beste.

Xehetasunez

Elkartea. Elkarteak ibilbide luzea egin du. Urte hauetan zehar lan oparoa egin du, gizonen sentsibilizazioan, kontzientziazioan, formazioan eta aholkulari-tzan maskulinitate eta gizonezkoen menderatze egituren inguruan ikuspegi kritikoa azalduz eta jokabide alternatiboen bidez ordezkatzeko proposamenak eginez. “Azken urteetan emakume frango bildu zaigu gure elkartera eta haien bidez kolektibo femeninoari tresnak eta aukerak eskaintzen ari gatzaizkio bere ahalduntze eta askapenean urrats sendoak eman ditzan. Hori lortu ahal izateko, gure zentroan gertatzen ari den elkartearen barne lana eginez eta baita gizarteari begirako jarduerak eskaintzearen bidez ere”: gehien batean sentsibilizazio ekimenak, aholularitza zerbitzua eta hainbat formakun-tza eredu edo formatu, bai berdintasunaz,genero zapalketaz, heziketa ez sexiztaz edo maskulinitate eta aitatasun berriez, besteak beste. Xabier Odriozolaren eskutik sortu zen elkartea, gizonak berdintasunean inplikatzeko eta sistema patriarkala eraisteko helburuarekin.

2023-02-09T07:39:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo