Gipuzkoa

Bergarako Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoa aurkeztuko dute ostiralean

Ekitaldia Seminarixoan egingo dute, eta aurretik erraldoiek eta musikariek kaleak girotuko dituzte
Joan den azaroan Euskal Herriko Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoaren aurkezpena Bilbon
Joan den azaroan Euskal Herriko Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoaren aurkezpena Bilbon / Redacción DNN

Maiatzaren 15etik 25era arte bitartean izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Motorrak berotzen joateko, egun horietan Bergaran enbaxadore izango den hamaikakoa aurkezteko ekimen publikoa egingo da ostiral honetan Seminarixoan.

Euskararen erabilera aktibatzeko asmoz sortutako ekimena 'Elkar mugituz dugu' lemapean ospatuko da aurten. Biharko ekitaldian musikariek, artistek eta erraldoiek giroa jarriko dute.

'Ahobizi' eta 'Belarriprest' pertsonaiak

Hamaikakoa osatzen duten kideen gaineko pista batzuk eman dituzte sare sozialetan, baina ekitaldira arte itxaron beharko da zein herritar aukeratu dituzten jakiteko. Aurkezpenaren aurretik, baina, Beart Elkarteko artistak Euskaraldiaren mural bat margotzen arituko dira, 16.00etan hasita, eta Bergarako Erraldoi Taldekoak eta herriko musikariak kaleetan zehar ibiliko dira, 'Ahobizi' eta 'Belarriprest' pertsonaiekin batera (18.00etatik aurrera).

Gainera, Jardun Euskara Elkartearen eskutik, haurrek hainbat tailerrekin gozatzeko aukera izango dute Seminarixoko arkupeetan, 18.30etik 20.00etara.

Otsailaren 21eko ekitaldia iragartzeko kartela.

Otsailaren 21eko ekitaldia iragartzeko kartela. N.G.

Seminarixoan elkartuko dira, 19.00etan

Karmele Uribesalgo kazetari bergararra izango da aurkezlea. Ekitaldiari 19.00etan emango zaio hasiera. Asier Galarzak umorezko bakarrizketa saioa egingo du, eta ondoren, hamaikakoa ezagutzera emango dute. Zuzeneko musika ere egongo da, eta egitaraua borobiltzeko, luntxa eskainiko dute, San Joxepe erretiratu elkarteari eta pentsiodunei esker.

Andrea Bella (Montevideo, Urugai, 1978) da aurtengo Euskaraldiaren dinamizatzailea. Urtebete eskas daroa Euskal Herrian bizi izaten. Gaur egun Zornotzan bizi da.

2025-02-21T12:43:16+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo