Bizkaia

Bermeoko tren-geltokian hobekuntzak egingo dituzte

Lanak datorren hilean hasiko dira eta bi hilabetez luzatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak, Zamakoa izenburupeko enpresari esleitu dizkio Amorebieta-Bermeo adarreko Bermeoko tren geltokia eraberritzeko lanak. Kostaldeko udalerriko terminala "Santamañe kaleari dagokion espaloiaren mailan dago, eta ez dago isolamendurik lursailaren eta geltokiko paramentuen artean. Egoera hori dela eta, hezetasun-iragazketak ohikoak dira", azaldu dunetez. Lanek, 110.738 euroko aurrekontua dute, "eta irailean hasi eta bi hilabetez luzatuko" direla zehaztu dute Eusko Jaurlaritzaren iturriek.

Beharrezkoa zen lan hauei ekite, hezetasun-iragazketak ekiditeko, eta baita tren-geltokiari behar duen irudia berrizteko ere, funtzionalitatea berreskuratuz. Eusko Tranbide Sarearen iturriek adierazitakoaren arabera, Bermeoko tren-geltokian "egin behar diren lanek hau egitea eskatzen dute: espaloia altxatzea komunen inguruaren eta terminaleko atariaren gainetik –geltokia kalearen azpikaldean kokatzen da–, hormigoizko egituraren saneamendua, iragazgaiztea, akaberetako elementuak jartzea, horien artean espaloia birjartzeari dagozkionak, leiho-ertzak, euri-uren erretenak, eta zorrotenak, besteak beste, eta altzairu herdoilgaitzezko baranda bat instalatzea babeserako hesi gisa".

Bestalde, Santamañe kaleko farolen zimenduekin kontaktuan dauden paramentu bertikalak eraistea ere aurreikusten da. egin beharreko lanen artean, "zimendu horiei behar bezala eusten zaiela bermatuko duen errefor-tzu bat instalatzeko eta paramentu bertikalak birjartzeko, horien artean kamera bat eta kontaktu bidezko iragazketak saihestuko dituzten zimenduak sortuz. Lanak egin aurretik, sarbide eta nasa inguruaren babesa egingo da, pertsonak eta elementuak babesteko".

Gauez

Bermeoko tren-geltokien egin behareko lanek ezin izango dute erabiltzaileentzako sarbiderik eten, "ezta trenbideko trafikoaren ohiko garapenik ere", diotenez. Bada, Bermeon Eusko Tranode Sarearen zerbitzua ohi den bezelakoa izan beharko da, inongo aldaketarik gabea. "Bidaiarien joan-etorriarekin bateraezinak diren zereginak gauez egin beharko dira", ETS erakundetik azaldu dutenez.

12/08/2021