Noticias de Gipuzkoa egunkariak Gabonetako opari bat prestatu du irakurleentzat: 2022ko egutegia. Aurten bertako merkataritza izango da protagonista, gure lurraldeko dendariak.eta horiek egunero egiten duten lana azaleratu nahi izan dute Noticias Taldeko kideek Argoteren marrazkien bitartez.
Gipuzkoako Kale Nagusian sorkuntza prozesuaren berri eman dizuegu Amaia Blancoren eskutik, Noticias de Gipuzkoako marketing saileko kidearekin. Amaiak urratsez urrats azaldu digu nola eratu duten egutegia eta azpimarratu du aurtengo berrikutza, "egutegia borobiltzen duen" ekarpen berria. Hilabete bakoitzeko ilustrazioak QR kode bat edukiko du zeinen bitartez dendariei eginiko elkarrizketa ikusteko aukera dagoen. Horrela, adierazten du Blancok, denden istorioak eta langileen bizipenak gertutik ezagutu ditzakegu.
Hala ere, Egutegian ez ezik Noticias de Gipuzkoaren web orrian ere ikusi ahalko dira elkarrizketak abenduaren 17tik aurrera, hau da, egutegien banaketa hasten den egunetik aurrera.