Política

Beste akordio bat HBko kide ohi batek Fiskaltzarekin

Nekane Txapartegik sei hilabete onartu ditu dokumentuak faltsutzeagatik
Nekane Txapartegi 15 urtez egon zen ihes eginda, iaz itzuli zen arte. | ARGAZKIA: EFE

Nekane Txapartegi, Herri Batasuneko (HB) zinegotzi ohia eta ETAren nazioarteko aparatuko kide omen zena, Auzitegi Nazionalean eseriko da bihar, 15 urte inguru ihes eginda ibili ondoren; agiriak faltsutzeagatik 6 hilabeteko kartzela-zigorra hitzartu du Fiskaltzarekin, espetxean sartzea saihesteko. 2009an ihes egin ondoren, 2016an atxilotu zuten Txapartegi Zurichen (Suitza); 2017an aske geratu zen, ordea, ihes egitea eragin zuen Espainiako Estatuak hura entregatzeko eskatutako zigorra preskribatuta zegoela erabaki baitzuen Auzitegi Nazionalak. Gertaera horren ondoren, Auzitegi Nazionaleko beste epaile batek berriro atxilotzeko agindua eman zuen 2019an, Suitzan atxilotu zutenean atzeman zioten “helburu terroristekin” faltsututako dokumentazioagatik epaitzeko.

Joan den urtean Espainiako Estatura itzuli zen justiziaren aurrean eran-tzuteko asmoz, eta Fiskaltzarekin adostutako ituna hitzartzea lortu du. Aipatutako gertakariak onartzearen truke sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarriko zaio, eta onarpen hori jada egin du instrukzioko epailearen aurrean, Ministerio Publikoaren ondorioen idazkian azaltzen denez. Epaiketa, beraz, “adostasuna berrestera” mugatuko da, idazkian jasota dagoenez. Haren aurkako akusazioan sala-tzen denez, Suitzan atxilotu zutenean, akusatuak bi NAN faltsu omen zeramatzan, bata bere argazkiarekin eta bestea alaba adingabearenarekin. Akordio hori berretsiz gero, bat egingo luke ezker abertzaleak sinatutako beste zenbaitekin; gauza bera gertatu zen caso Segura deiturikoan, besteak beste, Pernando Barrenarekin eta Juan Joxe Petrikorenarekin. Legalitatea onartzeko eta Fiskaltzarekin akordioak lortzeko dinamikarekin bat egiten du, beraz, hamarkada luzetan kar-tzela saihesteko edo zigorrak murrizteko aukerari horri uko egin ostean.

Espainiako Estatuak 2016an estradizioa eskatu zion Suitzari, Auzitegi Gorenak 2017ko otsailean erakunde terroristarekin kolaboratzeagatik erabakitako 3 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra betetzeko, behin Auzitegiak ezarritako zigorra berrikusita. Nolanahi ere, urte bereko irailean, epai hori betearaztea zegokion Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko hirugarren sekzioak, zigorra preskribituta zegoela agindu zuen. Preskribatutako kondena hori, hasieran 11 urteko zigorra izan zen ETAko kide izatea leporatuta, baina Auzitegi Gorenak 2009an 6 urte eta bederatzi hilabetera gutxitu zuen, delitua kolaboraziokoa zelakoan integraziokoaren ordez, eta aurrerago 3 urte eta erdira, Zigor Kodearen artikulu berri bat aplikatuta. Gorenaren arabera, Txapartegik hilabetez kolaboratu zuen ETArekin, eta burutu zuen ekintza bakarra beste pertsona bati bi pasaporte ematea izan omen zen, ordurako deseginda zegoen erakundeari helarazteko; pasaporte horiek Erdialdeko Amerikara edo Hego Amerikara joateko erabili behar omen zituzten erakundeko bi kidek.

14/02/2023