Buscar
Bizkaia

Bi Ibilgailuk zainduko dute Bilbobusentzat gordetako tokietan ez aparkatzea

Siguen los paros en Bilbobus
Siguen los paros en Bilbobus

Bilbobusentzako gordetako zazpi kilometro erreietan edo 540 geltokietan aparkatuta egonez gero, astelehen honetatik aurrera, bi ibilgailuk matrikula erregistratuko dute, eta arau-haustea zer ordutan eta zer egunetan izan den, eta lekuaren argazki batekin, udaltzaingoari helaraziko diote. Honela, Udaltzaingoak 200 euroko isuna jarriko dio araua hautsi duen ibilgailuaren jabeari.

Neurri horrekin, ohitura horiek eragotzi nahi dira, oztopatu egiten baitute garraio publikoaren zirkulazioa, puntu-puntuan ibil dadin eragotziz eta are zerbitzuaren kalitateari ere eraginez, eta mugikortasun urritua duten pertsonen irisgarritasunari arazoak eraginez, eragotzi egiten baitute autobusak geltokietara hurbiltzea.

Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak azaldu du autobusen erreiak eta geltokiak arauz kontra okupatzen ote diren zaintzeko operatiboa antzera samar jarduten dela beste hiri batzuetan, eta funtsezko irizten zaiola zainketa horri, autobusen maiztasuna eta erregulartasuna bermatuko badira. Izan ere, gogorarazi duenez: "erreiak eta geltokiak okupatuz zuzen-zuzenean eragiten zaio zerbitzuaren abiada komertzialari, gure HMJPan (Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana) jasotzen den bezala, eta oztopatu egiten da irisgarritasuna, autobusak geltokietara hurbildu ezin direlako".

Ekimen honek Zirkulazio Legearen babesa du (76.d artikulua), zeinak arau-hauste larritzat jotzen baitu autobusen erreietan geldialdiak egitea edo aparkatzea, eta 200 euroko isuna jartzen baitu. Antzeko konponbidea baliatu zuen Bilboko Udaltzaingoak ilara bikoitzean geldialdia eginez edo aparkatuz egiten diren arau-hausteak kontrolatzeko, bai eta TAO aparkatze arautua zaintzeko ere.

2023-01-31T17:30:08+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo