Gipuzkoa

Bi urteko etenaren ondoren Amabirjinak indarberrituta bueltatu dira Zestoara

Era guztietako ekintzak izango dira gaurtik igandera bitartean herrian
Musika Banda Zestoako aurreko jai batzutan. | ARGAZKIA: GAIZKA OTAMENDI

Zestoak joan en asteazkenean abiatu zituen ofizialki aurtengo Amabirjinak eta motorrak berotuta, herrian den prest da ekitaldiz betetako asteburu handiari aurre egiteko. Izan ere, adin guztietako lagunentzako dozenaka ekintza izango dira gaurtik igandera bitartean Zestoan eta herritarrek nahiz bisitariek ondo baino hobeto pasatzeko aukera izango dute.

Gaurko egitaraua martxan jartzeko dultzainero eta txistularien dianak izango dira eta hortik aurrera hurrentzako jolas parkea (goiz eta arratsaldez frontoi inguruan), Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolarien partaidetzarekin amaituko den Amaiur 500. gorazarrea ekitaldia (11.00etan Laranjadin), txakolin dastaketa (13.00), herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira (17.30), Gurea Kultura ekimena (18.00etan estazio aldean), jaietako bigarren zekorketa (18.00), Ibili munduan emanaldia (20.00), profesionalen arteko pilota jaialdia (22.00) eta Laket taldearekin erromeria (23.00).

Bihar goizean Idiakaitz txistulari taldearen diana eta umeentzako zirku tailerra (11.00etan frontoi zaharrean) eta horrekin batera aurtengo festetako plater nagusietako bat izango den paella lehiaketa (30 koadrilen partaidetza egongo da), herri bazkaria (14.30ean plazan), koadrillen arteko jolasak (17.00etan plazan) eta DJ Davilaren emanaldiak (19.00etan kalez kale eta 23.00etan plazan).

Igandea, txikienentzat

Aurtengo Amabirjinak borobiltzeko haur eta gaztetxoei eskainitako eguna ospatuko da igandean Zestoan.

Jardunaldi hori abiatzeko umeen txupinazoa botako da 12.00etan eta horren ondoren gaztetxoen dantzaurrea izango da.

Hortik aurrera, meza (12.00), zezen bolaztatuak eta poniak (13.00), ume, gaztetxo eta gurasoen bazkaria, skate-tailerra eta ikuskizuna (16.00), Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa (16.00etan Zubiaurreko zelaian) eta apar-festa (19.00etan frontoi zaharrean) izango dira.

Amaitzeko Zahagi-dantzarien dantzaurrea izango da 20.00ak aldera kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestoako Trikitixa taldearen eskutik.

Ikusitakoa ikusita, pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren betiko Amabirjinak bueltatu dira Zestoara. Eta egitaraua zabala ikusita, indarberrituta. l

10/09/2022