Buscar
Polideportivo

Bidasoa-Irun, Europan sendo errotuta

Bidasoa-Irun, Europan sendo errotuta
Bidasoa-Irun, Europan sendo errotuta

Bidasoak laugarren urtez jarraian ziurtatu du kontinentean jokatzea

Larunbatean Fraikin Granollersen aurka lortutako garaipenarekin Asobal Ligako bigarren postua berreskuratzeaz gain, Bidasoa-Irunek matematikoki ziurtatu zuen laugarren urtez jarraian Europako txapelketa bat jokatzeko sailkapena.

90eko hamarkadaz geroztik ez zen horrelako balentriarik erdietsi, 1993tik 1997ra bost aldiz jarraian lortu bai-tzuen Europan jokatzeko txartela.

Oraingoz, lau dira Liga bitartez Europako txapelketetara sartzeko aukera emango duten plazak, Errege Kopako txapelduna eta txapeldunordea Barça eta Granollers baitira, eta bi talde horiek Ligaren Europako eremuan daudelako.

Zortzi puntu daude jokatzeke eta Irungo taldeak bederatzi puntuko aldea du bosgarrenarekiko; inolaz ere, Asobal Kopan gertatuko denaren zain egon behar orain, txapeldunak eskuratuko baitu Europarako bosgarren txartela, eta huraxe izango litzateke kontinentean jokatzeko sailkapenik gabeko lehen taldea.

Ia hiru hamarkada pasa dira Bidasoak lau sailkapen kontinental jarraian lotzen ez zituenetik. Orduan, 1993 eta 1997 artean, bidasotarrek EHF Kopa jokatu zuten (egungo European League, non finalerdietan Alziraren aurka galdu zuen); Europako Kopa (1995ean Badel Zagreben aurka txapeldun eta 1996an txapeldunorde Bartzelonaren aurka); desagertutako Errekopa (1997an Fotex Veszprémen aurka txapeldun izan zen, eta 1998an final-zortzirenetan Viking Stavangerren aurka kanporatua), eta 1997an, gaur egun jokatzen ez den Europako Superkopako txapeldunorde ere izan zen.

Datorren denboraldikoa, beraz, klubak historian Europan izan duen hamaseigarren parte hartzea izango da. Egungo bolada oparoa 2019ko irailean hasi zen, azken parte-hartzetik ia 15 urtera, eta ez zioten ez nolanahi ekin, Jacobo Cuetararen taldeak Txapeldunen Liga jokatu baitzuen.

Hurrengo urtean, pandemia bete-betean, Bidasoak berriro lortu zuen Europarako sailkatzea, nahiz eta, kasu hartan, estreinatu berri zen European Leaguen izan, eta Nexe taldeak kanporatu zuen.

Erreskan lortutako Europarako hirugarren txartela aurreko denboraldian izan zen, berriro ere European League-n parte hartzeko. Orduko hartan zuzenean sartu ziren gipuzkoarrak multzoen fasera, hura gainditu, eta joan den apirilean Danimarkako GOG taldeak kanporatu zituen final-zortzirenetan.

LIGA SACYR ASOBAL

RESULTADOS

Ademar León-Bada Huesca37-37

Antequera-Helvetia Anaitasuna22-34

Barça-Morrazo Cangas35-19

Bidasoa Irun-Granollers29-27

Cuenca-Puente Genil37-30

Herol Nava-Torrelavega26-26

Logroño La Rioja-Valladolid32-29

Unicaja Sinfín-Benidorm23-25

 

CLASIFICACIÓN

    J G E P GF GC PT
1. Barça 26 25 0 1 917 685 50
2.   Bidasoa Irun   26 18 2 6 763 691 38
3. Granollers 26 18 1 7 808 741 37
4. Benidorm 26 14 3 9 762 731 31
5. Cuenca 26 14 1 11 764 762 29
6. Logroño 26 14 0 12 806 789 28
7. Ademar León 26 12 2 12 805 806 26
8. Bada Huesca 26 9 6 11 757 768 24
9. Morrazo Cangas 26 10 4 12 711 731 24
10. Helvetia Anaita 26 10 3 13 775 762 23
11. Torrelavega 26 10 3 13 732 737 23
12. Puente Genil 25 9 1 15 727 754 19
13. Valladolid 25 8 3 14 708 769 19
14. Herol Nava 25 8 3 14 701 767 19
15. Unicaja Sinfín 26 6 5 15 689 751 17
16. Antequera 25 2 1 22 582 763 5

 

PRÓXIMA JORNADA

Torrelavega-Bidasoa Sábado, 17.00

2022-05-03T06:29:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo