Buscar
Bizkaia

Bide-sareko 1.300 kilometroak LED teknologiara migratuko ditu Bizkaiak

Imanol Pradales, proiektuaren aurkezpenean.
Imanol Pradales, proiektuaren aurkezpenean.

Astelehen honetan goizean, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatu Imanol Pradalesek Aldundiak egingo duen inbertsio berria azaldu egin du. Hala, Bizkaiak 27,7 milioi euroko aurrekontua bideratuko du, 2022tik 2027ra bitartean, lurraldeko errepideen bide-sarea LED teknologiako argiztapen sistemaz hornitzeko.

"Ustea dugu, kontsumoa, %50 bateraino eta, faktura, %30 bateraino murrizteko. Bizkaiak aurrea hartuko dio, horrela, euskal legearen helburuari, 2030 markatzen baitu xedetzat administrazioek %35ean murrizteko energiaren kontsumoa. Hau da, 27.7 milioi euroko inbertsioa egingo dugu 5 urtetan, Bizkaiko errepideen 1.300 kilometroek LED argiztapena izan dezaten, horrek, kontsumoan eta aurreztean, eraginkortasun, jasangarritasun eta bide-sarearen kalitatean eta beronen kudeaketan ondorioztatzen duenarekin", zehaztu du.

Imanol Pradalesek aurreratu du datorren astean lizitatuko dela 10 milioi euroko lehen inbertsio bat. Era berean azaldu du, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak migrazio hauek egiten diharduela 2015etik hona; hortaz, egun, sareko 40.053 luminarietatik 520,3 bat LED dira jadanik. LEDera egun migraturik dauden bide nagusiak hauek dira: Zalla Balmaseda loturak, BI-636; BI-631 Derio- Aireportua - Mungia tartea; BI-30 Enekuri-Derio tartea; BI-30 Enekuri- Kukularra-Avanzada lotura eta BI-637 Kukularra- Unibertsitatea- Leioa.

Sarean guztira diren 40.053 argi-puntuetatik, 16.652 aire zabalean eta 23.801 tuneletan daude. Sodioko luminaria zaharrekin (VSAP) alderatuta, LED luminariek kontrol-ekipo bat dute, elektronikoki kontrolatutako luminariak potentzia-erregimen desberdinetan funtziona dezan. Horrela, argi-igorpena murriztu eta, energía kontsumitua, proportzio berean aurrezten da. Luminariaren bizialdia 20 urtetik gorakoa denez, LED telekudeaketaren sistemak aukera ematen du luminariaren erregulazioa aldatzeko trafikoaren bilakaeraren edo errepidearen ezaugarrien aldaketaren arabera. Guzti hori, luminaria bakoitzera fisikoki jo behar izan gabe. Sistema honen bidez, errepidearen edo tunelaren argi-beharrak luminaria igortzearekin egoki lotzen dira.

Foru arduradunak neurri hori jarri du, sailak, deskarbonizazio politiketan eta ingurumen eta energia trantsizioan aurrera egiteko hartu duen konpromisoan. Horrela, Imanol Pradalesek gogorarazi du jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra direla 2020-2030 bide-azpiegiturak berritzeko planaren hiru ardatz nagusien arteko bat eta, konpromiso horren emaitza gisa, zentzu honetan zenbait ekimen burutzen ari direla. Zenbait adibide dira ibilgailu ingurumenaren aldetik jasangarriak erabiltzea foru-flotan; materialak berrerabiltzea zoladura eta zoru berrietan, edo Peñaskaleko harrobia berregokitzea moduko jarduketak, zeinaren landare-lurra Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoaren urbanizazioa gauzatzeko obratik datorrela.

"Irtenbide berritzaileak eta zirkularragoak erabiltzen ditugu lehengai berrien kontsumoa murrizteko, ingurumen-inpaktu txikiagoa sortzeko eta azpiegituraren balio-katean kostu ekonomikoa merketzeko" laburbildu du Pradalesek.

2022-11-22T14:49:05+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo