Buscar
Bizkaia

Bidebarrieta Kulturgunean elkarbizitzarako etika landuko da “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren hitzaldi berri batekin

Salón de actos de Bidebarrieta Kulturgunea
Salón de actos de Bidebarrieta Kulturgunea

Martxoaren 7an, asteartea, 19.00etan Bidebarrietako Kulturguneak “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren hitzaldi berri bat hartuko du bere baitan. Bertan, Teresa aldonado eta Luisa Etxanike idazleek egongo dira hizketan eta César Coca kazetaria izango da moderatzaile moduan.

Solasaldian askatasunaren mugez, pentsamendu kritikoaz eta osasun- hesiez arituko dira, besteak beste, “Hablemos claro: una ética para la convivencia” izeneko hitzorduan.

Nortzuk dira parte-hartzaileak?

Teresa Maldonado Matarraskak emakume gazteen talde feministaren sortzaileetako bat izan zen Bilbon. Ondoren, Bizkaiko Emakumeen Asanbladan parte hartu zuen bi hamarkadatan. Gaur egun feministAlde eta Hezkuntza Laikoa taldeetako kide da. Lanbide-arloan, Madrilgo Udalean berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko zuzendari nagusia izan ondoren, filosofiako irakasle izateari ekin zion berriro bigarren hezkuntzan. La nueva vida de Angelinajolí (Angelinajoliren bizitza berria) eleberriaren egilea da.

Luisa Etxenike Donostian jaioa, gaztetatik literaturak erakarri zuen, eta hogei urte besterik ez zituenean hasi zen idazten. Argitaratu zuen lehen eleberria Silverio Girón izan zen, Guatemalan egin zuen egonaldian idatzia. “La historia de amor de Margarita Maura” kontakizun bilduma argitaratu du, baita “Querida Teresa”, “Efectos secundarios” eta “El mal más grave” eleberriak ere. El País egunkariko zutabegilea, New Yorkeko Columbia Unibertsitateko irakaslea eta Radio Euskadi eta Cadena SER irratietako kolaboratzailea izan da.

2023-03-03T15:34:07+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo