Buscar
Araba

Bihar hasiko da Korrikaren 22. edizioa Amurrion

Euskera
Korrikaren irudia. Argazkia: J. Ch.
Korrikaren irudia. Argazkia: J. Ch.

Amurrion hasiko da bihar Korrikaren edizio berria. Euskararen aldeko ekimenaren 22. edizioa izango da, urteroko legez AEKk antolatu eta Euskal Herri osoa zeharkatuko duena. Lasterketan helburua bikoitza da: batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea eta, bestetik, AEKren euskara ikastegien eguneroko lanerako funtsak biltzea. "Datorren ostegunean, martxoaren 31n, hitzordu garrantzitsua du Amurrion Euskal Herriko osoak; izan ere, 22. Korrika bertatik abiatuko baita arratsaldeko 16.30etan", azaldu zuten antolatzaileek Gasteizen astelehenean egindako aurkezpenean. "Korrika ekimen zirraragarria da eta, horrez gain, Korrikaren atzean euskararen eta euskaldunen, euskaltzale guztien eguneroko bizitza eta euskaraz bizitzeko nahia dago", gaineratu zuten.

Goizean goizetik hasita giro ederra izango da Amurrion, egun osoko jaia prestatu baitute herritarrek 22. Korrikaren hasiera ospatzeko, programazio zabal eta dibertigarri batekin.

2022-03-31T06:35:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo