Buscar
Gipuzkoa

Bihartik aurrera goza ezazu Liburuaren Azokaz Donostian

Ekainaren 30etik uztailaren 9ra bitartean izango da Gipuzkoa Plazan
Fotografía de uno de los puestos de un reciente Día del Libro en la plaza Gipuzkoa de Donostia.
Bihartik aurrera goza ezazu Liburuaren Azokaz Donostian
Escuchar
00:16

Liburu bila bazabiltzate jakin % 10eko deskontuarekin erosi ahalko direla Donostiako Liburu Azokan. 48. edizio honetan 20 postu izango dira Gipuzkoa Plazan, Aldundiko arkupeetan. Azokaren ordutegia goizez 11:00etatik 14:00ak arte izango da eta arratsaldez: 17:00etatik 21:00etara uztailaren 9ra arte.

Bihar, ekainaren 30ean irekiko dute pertsiana eta euskarazko eta gaztelaniazko liburuak izango dira salgai. Gainera, idazleekin hitz egiteko eta solasaldietan parte hartzeko aukera izango dute interesatuek egun hauetan zehar.

Ekainak 30, ostirala, 19:00. Miguel Usabiaga. A rueda. San Jeronimo aretoan.

Uztailak 4, asteartea, 19:00. Cristina Lizarbe eta Ane Eslavaren aurkezpena.  Françoise Ega idazlearen Cartas a una mujer negra. San Jeronimo aretoan.

Uztailak 5, asteazkena, 11:00. Felix Maraña. El bosque no es un árbol repetido. Mandas Dukearen aretoan.

Uztailak 5, asteazkena, 19:00etan. Eduardo Escobar. 59 cigüeñas. San Jeronimo aretoan.

Uztailak 6, osteguna, 19:00etan. Laura Balaguéren Una investigación laicaJavier Sagastiberriren Muerte en el Carlton, eta Juan Infanteren El gánster de Olabeaga. San Jeronimo aretoan. 

Uztailak 6, osteguna, 19:00. Felix Maraña. El bosque no es un árbol repetido. San Telmo Museoa.

2023-06-29T12:36:56+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo