Urtero lez, Aste Santu honetan Bilbok bere euskal kulturako jaialdia ospatuko du. Bilbotarrek eta hainbat turistek Bilbao Basque Fest jaialdiaz gozatu ahalko dute apirilaren 5etik 9ra. Lau egunetan Bilbo musikaz beteko da doako 40 kontzerturekin kaletan, tarbanetan eta pubetan.
Jaialdia apirilaren 5ean hasiko da, 19:30etan, Azkuna Zentroan, “Munduko Soinuak, visual experience” ikus-entzuneko ikuskizunarekin (Izar Blue konpainia). Ikus-entzule guztiei zuzenduta egongo da eta soinu paisaia batetik abiatuta, antzezlana murgiltze esperientzia bat izango da, zuzeneko musika eta ikus-entzunezko edukiak batu egingo dira mundu erakargarri bat sortzeko. Udal zentroko Kulturen Ataria munduko soinuak birsortzeko gune aproposa da, hainbat tresnaren bidez.
Kontzertu hori jaialdiaren “Arte mintzaira berriak” izeneko sailaren barruan estreinatuko da. Era berean, ostiralean, apirilaren 7an, eta larunbatean, apirilaren 8an, 19:30etan, Jon Aguirrezabalaga konpositore eta ekoizle bilbotarraren kontzertua “Zabala” izango da, esperimentalki eta ekialdeko ukituekin konbinatuko ditu syhtn eta dream pop generoak, baita elektro ambient ere.
Ziklo horren barruan, “Zabala” eta Izar Blue konpainiako kideek hitzaldi didaktikoak emango dituzte ostegunean, apirilaren 6an, eta larunbatean, apirilaren 8an, eguerdiko 12:00etan, Azkuna Zentroko Iparragirre aretoan.
Gainera, Bilbao Basque FEST jaialdiaren programazioak, Udal Txistulari Bandaren, Oinkari dantza taldearen eta Sestaoko Birakari Elkarteko Erraldoi bikote baten emanaldiaz gozatzeko aukera emango du. “Zertzeladak” ikuskizuna ostegunean, apirilaren 6an izango da, 17:00etan.