Bizkaia

Bilbao Ekintza, EHUren Enplegu Foroan

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, informazio-mahai bat jarriko du

Bilbao Ekintza presente egongo da EHUren Enplegu Foroan informazio-mahai batekin, non gazteek enplegagarritasuna hobetzeko eskuragarri dituzten udal-zerbitzuen berri emango duten. Era honetan, Udalak Bilbon atxikitzeari lotuta dauden udal-programen inguruko informazioa eskainiko du.

EHUren Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroaren IV. edizioan 76 informazio-mahai, 82 enpresa parte-hartzaile eta 182 enplegu-eskaintza inguru plazaratuko dira, bai eta bi motatako jarduerak ere: alde batetik, mahai-inguru batzuk antolatu dira sektoreka, eta, beste alde batetik, harremanetan jarriko dira enplegua eskaintzen duten enpresak eta lanpostu horietarako izangaiak.

Ekitaldiaren xedea da ikasleen enplegagarritasuna sustatzea eta profil zehatzak bilatzen dituzten enpresen eta gazteen arteko harremana erraztea.

BILBAO GAZTEAK SORTZEN

“Bilbao Gazteak Sortzen” ekimenaren helburua da Bilbon enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzea, gazteak lan-merkatura hurbiltzea eta, horretarako, haien profil profesionalak enpresak eskatzen dituzten premietara egokituko dira. Bestalde, enpresei epe ertaineko eta epe luzeko premiei aurre egiten lagundu nahi zaie. Proiektua enpresa, prestakuntza-zentro, gazte eta hiriko beste eragile batzuekin batera gauzatuko da, hiru ildo nagusiren bitartez:

Motibazioa, interesak eta ahalduntzea. Une honetan, arlo horretako bi jarduketa daude: Bizilabe Bilbao eta Zientzia Azoka.

Zeharkako gaitasunak eta trebeziak hobetzea. Zenbait ekimen landu dira ildo honetan: Formula Student eta Moto Student.

Lanposturako gaitasunak Eurocip VII eta Bilboko Udalaren Enplegu Plana proiektuen bitartez, besteak beste.

UDALEKO EKINTZAILETZA-ZERBITZUA

Bilboko Udalak, 2017. urtetik eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez, negozio eta start-up berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du. Joan den urtean, Bilbon, 185 enpresa eta 234 lanpostu sortu ziren.

Bilbon negozio edo saltoki berri bat sortu nahi dutenek informazioa eskatu dezakete Bilbao Ekintzaren ekintzailetzarako bulegoetan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

17/03/2023