Bizkaia

Bilbao Kirolak eta bilbaoDendak kirola sustatzeko bono bat jarriko dute martxan

Irailaren 1etik aurrera Ura+Fitness izeneko bonoa abiatuko da, bilbaoDenda-ren laguntzarekin
Bilbao Kirolak

Bilbao Kirolak-ek Bilboko merkataritzako sektoreko profesionalei, abonatu gabekoei, begirako ekimen berri bat jarri du martxan. BilbaoDendak entitatearen laguntzarekin, zabaldu egin du abonuen eskaintza irailaren 1etik aurrera.

URA + FITNESS modalitate berri bat jarriko du abian saltokien ordutegiarekin bateragarriak diren orduetan, ohi baino merkeago eta honako ezaugarri hauekin:

  • Banakako abonua
  • Bilbao Kirolak-eko fitness eta igerilekuetako gimnasio guztietarako sarbidea,
  • Azkuna Zentroko igerilekuetarako sarbidea,
  • Sarrera-ordutegia, astelehenetik barikura, 07:15etik 09:00etara (irteera, gehienez ere, 10:00etan), 14:00etatik 16:00etara (irteera, gehienez ere, 17:00etan). Urte osoko asteburuetan eta jaiegunetan, ordutegia Bilbao Kirolakeko instalazioak duena izango da.
  • kirol-ikastaroetan izena ematea, adierazitako ordutegiaren barruan, abonatutako pertsonen prezioan,
  • Bilbon erroldatuta ez dauden pertsonei ez zaie % 30eko ohiko errekargua aplikatuko abonuaren prezioan.

Hori guztia hilean 22 euro ordainduta; hau da, % 30eko deskontua ordainketa-modalitate horren ohiko prezioarekiko.

Ekimena bilbaoDendak-i atxikitako saltokietan lan egiten duten bazkide ez diren profesionalei zuzenduta dago. Abonu-modalitate berri horren helburu nagusia da Bilbon kirola sustatzea, ordutegi aldetik estuago dabiltzan taldeen artean ere bai.

OPARI TXARTELA

Bilbao Kirolak erakundeak merkataritzarekin lotuta abian jarri duen beste ekimen bat da Opari Txartelari atxiki zaiola.

Txartel hori uri osoko 400 saltoki, ostalaritzako establezimendu eta zerbitzutan erabil daiteke. Txartela bilbaoDendak-en webgunean eskura daiteke eta hiru modalitate daude: 30, 50 edo 100 euro. Aurrerantzean Bilbao Kirolak erakundeko 11 udal-kiroldegietako edozeinetan ere erabili ahal izango da.

27/07/2022