Buscar
Bizkaia

Bilbao Kirolakek 854 ikastaro eta 12.300 plaza baino gehiago eskainiko ditu ikasturte honetan

Bilbao Kirolakek 854 ikastaro eta 12.300 plaza baino gehiago eskainiko ditu ikasturte honetan.
Bilbao Kirolakek 854 ikastaro eta 12.300 plaza baino gehiago eskainiko ditu ikasturte honetan.

Irailero bezala, Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu Bilbao Kirolaken bitartez ikasturte berri honetan eskainiko dituen ikastaroak. Aurten 12.300 plaza baino gehiago eskainiko ditu, 71 kirol motako 854 ikastarotan banatutakoak.

338 ikastaro pistako kirol modalitatetakoak dira, eta eskatuenen artean daude indarra erabiltzeko jarduerak, hala nola Krossingfit, Weight-Training edo PRAMA, eta baita beste batzuk ere, dantzarekin zerikusia dutenak. Aurtengo denboraldirako berritasunen artean daude Capoeira ikastaroak, Deustuko kiroldegian.

332 ikastaro, berriz, uretakoak dira, igeriketakoak, maila eta adin guztietarako egokituak, eta baita ere aquafitness edo aguafitboard ikastaroak, berriagoak, San Mameseko kiroldegian eskainiko direnak.

Eskaintza osatzeko, beste 155 ikastaro eskaintzen dira erraketazkoak, tenisekoak eta padelekoak; San Inazioko kiroldegiko pista berriki berrituetan izango dira. Beste 29 ikastaro, berriz, kirol egokitukoak.

Ohikoa den bezala, eskaintzan badira familiendako jarduerak ere, Denok Batera programaren barruan; 394 ikastaro, adin nagusikoek eta txikienek jarduerak egin ahal izan ditzaten elkarrekin, uretan nahiz pistan. Bestalde, eskaintzaren zati bat, 31 jarduera, hain zuzen, beren-beregi dira 65 urte baino gehiagoko pertsonendako.

Gidariarekin egitekoak diren ikastaroez gain, Bilbao Kirolak-ek baditu 11 fitnes-areto ere, irailean ohiko ordutegira itzuliko direnak, astelehenetik barikura 7:15etik 22:00etara (La Casillan eta Artxandan, 8:00etatik 22:00etara), zapatuetan 9:00etatik 22:00etara, eta domeketan eta jaiegunetan 9:00etatik 15:00etara (Txurdinagan eta San Inazion, 9:00etatik 19:00etara).

Jarduera horietako edozeinetarako izena emateko, beharrezkoa da aldez aurreko hitzordua, eta eguaztenera arte izango da epea eskatzeko, irailaren 7ra arte.

Ikastaro hauen gaineko informazio guztia Bilboko Udalaren webgunean dago eta kiroldegietako salmenta automatikoko puntuetan dago ikusgai.

Sustapenak

Ohiko abonamendu motez gain (Gaztea, Banakakoa edo Familiakoa), Bilbao Kirolak-ek beste sustapen bat ere eskaintzen du, AQUA + FITNESS izenekoa, eta haren bidez Bilbao Kirolak-en 10 igerilekuetara eta 11 fitness-aretoetara sartu ahal izango da tarifa merkeagoekin.

Sustapen hori BilbaoDendak sarearen saltegietako langileendako ere bada, eta, hala, aukera izango dute abantaila hori gozatzeko beren

2022-09-04T13:40:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo