Gaur uztailak 20, Orkestra Zuzendaritzako VII. Topaketetan izena emateko epea zabaldu da. Zazpi urtez jarraian, orkestra zuzendaritzaren trebetasunak aztertzeaz gain, Bilbao Musika baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzea helburu duten Orkestra Zuzendaritzako Topaketen egoitza izango da. Aurten topaketak 2023ko urtarrilaren 10etik 13ra izango dira.
Hautatutako parte-hartzaileek Bilboko Udal Banda zuzenduko dute, lehiaketaren fase guztietan. Azken faseko irabazleak Bilboko Udal Bandaren 2023-2024 denboraldirako zuzendari gonbidatu izendatua izatea jasoko du sari gisa.
Aurreko edizioetan irakasle izan dira Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss, Bert Appermont eta Douglas Bostock. Oraingo honetan, Isabelle Ruf-Weber zuzendari suitzarra izango da irakasle gonbidatu eta epaimahaiburu. Eta beste behin, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularrak irakasle eta koordinatzaile lanak egingo ditu.
FASEAK
Lehiaketako atariko fasean honako obrak landuko dira:
- Percy A. GRAINGER Colonial Song (Ed. Carl Fisher)
- Eric WHITACRE October (Ed. Hal Leonard)
- Morten LAURIDSEN (Mold. R. Reynolds) O Magnum mysterium (Ed. Peer Music)
Eta finalerdi eta finaleko programa, honako obrek:
- Giacomo PUCCINI (Mold. C. Janssen) La Bohème Suite (Ed. Baton Music)
- J. Vicent EGEA Poema Sanférmico (Ed. Piles)
- Percy A. GRAINER Lincolnshire Posy (Ed. G.Schirmer)
Izena emateko epea ikasturtearen hasierara arte egongo da zabalik, plazak bete ez badira. Zuzendaritzaren munduan interesa dutenek izen-emate orria, curriculum vitaea eta abonuaren frogagiria (izena emateko kuota: 30 euro ez itzulgarriak) posta elektronikoz bidali beharko dituzte Bilbao Musikara, 2022ko urriaren 15a baino lehen. Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sariaren lehiakide hautatuei 2022ko azaroaren 1etik aurrera emango zaie informazioa (guztira 20 pertsona).
Topaketa horietan programatutako tailerrei dagokienez, zuzendaritza munduan interesa duten guztiei zuzenduta, Bilbao Musikaren egoitzan (Sorkunde, 8 48006 – Bilbo) egingo dira, 17: 00etatik 19: 30era, 2023ko urtarrilaren 10, 11 eta 12an.
Izena emateko epea irailaren 12an, astelehena, hasiko da, eta irekita egongo da plazak bete arte. Tailerren izen-ematea eta abonua (40 €) Bilbao Musikaren webgunearen bidez egin beharko dira.