Bizkaia

Bilbao Night Marathon lasterketak eragina izango du trafikoan larunbatean

Bilbao Night Marathon lasterketak eragina izango du trafikoan larunbatean.

Datorren larunbatean, urriak 22, Bilbao Night Marathon lasterketaren hamahirugarren edizioa ospatuko da Bizkaiko hiriburuan, eta horrek, ohi bezala, eragina izango du uriko trafikoan.

Lasterketa 19:00ean hasiko da San Mames futbol-zelaiaren ondoko zabaltzan eta, amaitu, Guggenheim Museoan amaituko da. Zirkulazioan ezarritako mugak, berriz, 18:00etan hasi eta goizaldeko 00:45era arte luzatuko dira, gutxi gorabehera.

Zirkulazio-aldaketak, batez ere, Basurtu, Indautxu, Abando, Olabeaga, Zazpi Kaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoetan egingo dira. Inguru horietan, murrizketak izango dira garaje eta aparkalekuetako sarrera-irteeretan, eta haietako batzuetan ezingo da ez sartu, ez irten, tarte horretan.

Gainera, aldaketa horiek, Bilbobuseko linea gehienetako ohiko ibilbide eta geltoki gehienei eragingo diete, eta Bizkaibusen zenbait lineari ere bai. Era berean, kendu egingo dira taxi geltoki batzuk, eta tranbia zerbitzua 18:30ean amaituko da.

Bilboko Udalak gomendatzen du ez erabiltzea norberaren ibilgailua lasterketa egiten den artean, zeina uneoro udaltzainek eta antolakuntzako kideek eraenduko baitute.

Era berean, larunbat arratsaldean gure hirira hurbildu nahi duten pertsonei gomendatu nahi die garraio publikoa (ahal dela, trena edo metroa) erabiltzea eta, ibilgailua erabiliz gero, Etxebarri, Leioa edo Ansioko aldirietako aparkalekuetan uztea, hirurak metro geltokien ondoan baitaude. Izan ere, ibilbidean dauden aparkaleku guztietarako sarbidea mugatuta egongo da, neurri handiagoan edo txikiagoan.

Bilboko Udalak abisuak banatu eta ipiniko ditu, informazio-planoekin (60.000 inguru), postontzi, atarte eta garajeetan, gune bakoitzean nola eragingo duen azalduz.

23/10/2022