Buscar
Bizkaia

Bilbok abian jarri ditu lehen 10 radar informatiboak

Bilbotik abiadura-muga 30 km/h da
Bilbotik abiadura-muga 30 km/h da

Bilboko Udalak jakinarazi du 10 hezkuntza-radar jarri dituela martxan hiriko hainbat tokitan, gidatzen ari den abiaduraz denbora errealean kontzientziatzeko. Guztira, mota horretako 25 radar jarriko dira, eta 29 kokapen desberdinetatik txandakatuko dira.

Ekimenak, beraz, informazio-xedea du, gidariei zirkulatzen ari diren abiaduraz kontzientzia harrarazteko. Erregistratutako datuak ez dira inola ere erabiliko isunak edo zehapenak jartzeko —izan ere, ez dira matrikulak erregistratuko, eta ez dira ez gidariak ez ibilgailuak identifikatuko—.

Nora Abete Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak nabarmendu du radarrei esker, gidariek jakin ahalko dutela «zein abiaduratan zirkulatzen ari diren, eta, hala, uriko kale guztietan ezarritako 30 km/h-ko muga betetzearen garrantziaz kontzientziatu» ahalko direla.

«Urte batzuk dira Bilbok mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egin zuela, eta hirigunean abiadura moteltzeko beharrezko tresnak bereganatuz joan da, mugikortasun jasangarria oso onuragarria baita, bai norbanakoen segurtasunerako, bai jasangarritasunerako».

Politika horren eraginez, «hobetu egin dira ibilgailuen, oinezkoen eta txirrindularien zirkulazio-baldintzak eta segurtasuna», gutxitu egin dira zarata eta kutsadura, eta, ondorioz, hobetu egin da gizakion osasuna.

Lehen 10 radarrak jarrita daude jada, kokapen hauetan:

  • Errekalde-Larraskitu errepidea 2,
  • Sabino Arana 21,
  • Bilbao-Galdakao errepidea,
  • Juan de Garay 27 (Zabalbururako noranzkoan),
  • Atxuri-Miraflores etorbidea,
  • Fray Juan 2 (Barakaldorako noranzkoan),
  • Montevideo etorbidea (Basurtu parean),
  • Montevideo etorbidea (Zorrotzarako noranzkoan),
  • Julian Gaiarre 23,
  • Zarandoa etorbidea (ikastola parean).

Orain hasi eta urri amaierara bitartean, 25 informazio-radar jartzea aurreikusi du Udalak, Bilboko barruti guztietan zehar hautatutako 29 kokapenetan, txandaka. Gainerako 4 kokapenetan, berriz, 30 km/h-ko muga gogorarazteko seinalea egongo da.

2022-07-29T15:41:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo