Buscar
Bizkaia

Bilbok bat egin du Gurutze Gorriarekin Banderatxoaren Egunean

Bilbok bat egin du Gurutze Gorriarekin Banderatxoaren Egunean.
Bilbok bat egin du Gurutze Gorriarekin Banderatxoaren Egunean.

Gaur, urriak 11, Gurutze Gorriaren Banderatxoaren Eguna ospatu egin da, eta Bilboko Udalak parte hartu du antolatutako ekitaldian. Urtero bezala, Bilboko alkate Juan Mari Aburto bertan izan da, Gurutze Gorriari babesa ematen.

Gaur bildutako dirua krisiari eta etxebizitza, gas, elektrizitate, elikagai zein garraioko prezioetan izandako gorakadari berehalako eta gertuko erantzun zuzenea ematea xede duen “Cruz Roja Reacciona” programari zuzenduko zaio.

Ekitaldia Ernesto Erkoreka Plazako Udaletxerako sarreraren ondoan kokatu ohi den txosnan egin da, Víctor Gutiérrez Bizkaiko Gurutze Gorriko Presidentea eta zenbait boluntario tarteko zirela.

Aurten, Bizkaiko Gurutze Gorriaren Banderatxoaren Egunak 350 boluntario baino gehiago bildu ditu, 500 itsulapiko ingururekin, Bilboko hainbat lekutan kokatutako 19 bilketa-gunetan.

Gaur bildutako diru guztia herritarren artean dauden premia gero eta handiagoei erantzuteko erabiliko da, izan ere, oinarrizko ondasun eta zerbitzuen prezioetan izandako gorakada % 10,5etik gorakoa da jadanik urtea hasi zenetik. Lehenengo fasean, Gurutze Gorriaren asmoa Bizkaiko 457 familiaren beharrei erantzutea da “Cruz Roja Reacciona” programaren bitartez.

Erakunde humanitarioak adierazi duenez, “pandemiak eragindako krisiaren agerpenak areagotu egin du gizarte-kalteberatasuna, izan ere, aurreko krisi ekonomikoaren ondorioak pairatzen ari ziren herritarren egoera zaila larriagotu eta pertsona eta familia berriak bultzatu ditu kalteberatasun handieneko egoerara”. Horri, egoerak okerrera egin duela iragartzen duten beste faktore batzuk gehitu behar zaizkio: hornidura-kateetako disrupzioak, muturreko fenomeno meteorologikoak eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka.

Une honetan, guraso bakarreko familiak dira krisiak gehien kaltetu dituenak (% 54,3), Gurutze Gorriak emandako datuen arabera, baita bakarrik bizi diren pertsonak ere (% 34,6). Generoari dagokionez, emakumeek gizonek baino gizarte-bazterketa eta pobrezia handiagoa jasaten dute (% 2.2), eta egoera hau adin-tarte guztietan gertatzen da, bereziki 65 urtetik gorako emakumen artean.

2022-10-12T13:55:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo