Bilboko Udalak, Auzokide Planearen barnean, hiriko kale ugarien espaloiak zabaltzea erabaki du. Obra lanak San Frantzisko kalean, Bailén eta Mirasol kondearen kalearen arteko tartean izango dira. Guztira, 330 metroko lana gauzatuko da eta 1.120.651,68 euroko inbertsioa izango dute. Obraren xedea da kale osoa berritzea da.
Lanok Auzokide Planaren barruan egingo dira, eta lehenagoko beste lan batzuk osatuko dituzte, hain zuzen, lehenengo Cantalojas kalearen eta Mirasol kondearen kalearen artean eta gero Zabalburu plazaren eta Bailén kalearen artean espaloiak zabalagotu zirenekoak.
Zehatz esateko, fase honetan 330 metro kale berrituko dira osotara, eta hiri ingurunea hobetuko da espaloi zabalago eta berriagoekin, eta, ondorioz, bide publikoa hobetu egingo da oinezkoendako. Era horretan, orekatu egingo da ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza, plataforma bakar bat ezarriz espaloiaren eta bidearen mailan, eta, hartara, zirkulaziorako errei bakarra mantenduz.
Espaloiak zabalagotzeaz gain, kalearen zoladura guztiz berrituko da –zoruak, zoladurak eta akaberak–, eta berritu egingo dira, halaber, zerbitzu-sareak, beharrezkoa bada.
Mariaren Bihotza plazaren inguruan espaloia handituta, autobus geltoki berri bat jartzeko aukera izango da.
AUZOKIDE PLANA
San Frantzisko kaleko lan hauek Auzokide Planaren barruan egitekoak dira, hau da, uriko auzoak hobetzeko planaren barruan, eta lehentasuna eman diete 5. barrutiko auzotarrek.
Auzokide Plana da Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako dauzkan tresnarik garrantzitsuenetako bat. Planaren aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko.
Obrek 1.120.651,68 euroko inbertsioa (BEZa barne) dakarte; asmoa da sei hilabeteko epean gauzatzea.