Bizkaia

Bilbok ezagutzera eman ditu Aste Nagusian egingo diren kale-ikuskizunak

Bilbok ezagutzera eman ditu Aste Nagusian egingo diren kale-ikuskizunak.

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta bi urtez bertan behera utzi behar izan ondoren, Bilbok Aste Nagusia berreskuratuko du aurten. Hala, datorren larunbatetik (abuztuak 20) hilaren 28ra bitartean, uriko kaleak ekitaldiz beteko dira egun guztian zehar.

Ardurarako berariazko eta erabateko deialdiarekin, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak Aste Nagusiko programazioaren xehetasun guztiak aurkeztu ditu gaur goizean prentsaurrekoan, Joseba Rosales Bilboko Aste Nagusiko koordinatzailearekin eta jaietako arloa osatzen duen taldearekin batera.

“Ziur nago Aste Nagusiak bilbotarrei ilusioa eta alaitasuna itzultzen lagunduko digula, baita Udaletik, inklusiboa, eskuragarria, berdintasunezkoa, kulturartekoa eta jasangarria izan dadin lantzen ari garen jai-edizioaz gozatzera hurbilduko diren hainbat jatorritako bisitariei ere”, iragarri du Itziar Urtasunek, eta, gainera, Aste Nagusiaren 42. edizio honetako gako nagusiak "Ilusioa, dibertsioa eta erantukizuna" direla zehaztu du.

Bilbok jai-eredu finkatu eta erreferente bat berreskuratu du, Aste Nagusiak ematen duena, hain zuzen ere. Eredu horrek doako eta askotariko eskaintza biltzen du, gustu eta adin guztietarako 500 jarduera ingururekin. Hainbat kanalen bidez (webgunea, sare sozialak…) eskuragarri dagoen programazioa eta zinegotziak gailu mugikor guztietan deskargatzera animatu duen doako aplikazioa.

Bilboko jaiak larunbat honetan, abuztuaren 20an, abiatuko dira, 19:00etan, Arriaga Antzokiko balkoitik. Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacios txupinerak Aste Nagusiaren historian gehien itxaron izan den Pregoia irakurri eta Txupina jaurtiko dute.

18/08/2022