Buscar
Bizkaia

Bilbok Liveko turismo bulegoko bi langile ukraniarrak harreratu ditu

Ekintza solidario honetan bi emakumeek Bilboko baliabide turistikoak ezagutu dituzte, besteak beste
Bilbok Liveko turismo bulegoko bi langile ukraniarrak harreratu ditu
Bilbok Liveko turismo bulegoko bi langile ukraniarrak harreratu ditu

Bilbok Ukrainako Lviv hiriko turismo-bulegoko bi langile hartu ditu astebete honetan. Europako programa baten barruan, Marta Sapylok eta Hanna Kitsinlinskak ezagutzak trukatu dituzte, Bilbo eta Lviven arteko erlazioa estutzeko.

City Destinations Alliance (City DNA) izeneko sareak bultzatutako turismo solidarioko Europako programaren barruan; aipatutako sareak kontinente osoko hiri-helmugak sustatzeko erakundeak hartzen ditu barne.

Bilbo udalerriak berrikuntzari nahiz teknologia berriei, ziurtagiriei eta bereziki kezkatzen zaizkien gaiei buruzko alderdiak (esate baterako, turismoaren sektoreari aplikatutako kalitatea, kode etikoa eta irisgarritasuna) azaldu zizkien. Bestalde, Marta eta Hanna ukrainarrek beren lanaren egungo egoera eta "Unbroken" proiektua aurkeztu dute.

Halaber, lehen-lehen eskutik ezagutu ahal izan dituzte Bilboko baliabide turistiko nagusiak, prestakuntzako eta ezagutzak trukatzeko ekimenaren barruan; ekimenak zati profesionala eta soziala izan du, bai eta hiribilduko kulturari lotutako eta helmugan sakontzeko zati handi bat ere.

TOPAKETA INSTITUZIONALA

Bilboko turismo-bulegoetako langileak eta turismoko eragileak aipatutako bi gazteekin egon dira uztailaren 13an heldu zirenetik; horrez gain, topaketa bat izan dute Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko zinegotziarekin, Itziar Urtasun, eta Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziarekin, Xabier Ochandiano.

Udaleko arduradunentzat oso ekimen garrantzitsua izan da: "egun batzuetan gerrako ingurutik atera dira aurretik gurekin lan-harremanak izan dituzten profesionalak; kontaktu horiek mantendu nahi ditugu, bai eta ezagutzak trukatzen eta gure hiriarekiko maitasuna adierazten jarraitu ere".

Horrez gain, bi zinegotziek aipatu dute oso garrantzitsua dela Bilbo izatea programa honetan parte hartu duen Estatuko hiri bakarra: "garrantzitsua da bai eskainitako trukerako programa profesionalagatik, bai gure kulturagatik, bai hiribilduko izaera abegitsua eta solidarioagatik".

BIDAIA LUZEA

Marta Sapylo eta Hanna Kitsinlinska aurreko asteazkenean heldu ziren, bidaia luze bat egin ondoren, non, lehenik eta behin, Ukraina eta Polonia arteko muga gurutzatzeko ilara luzeak jasan behar izan zituzten. Bilbon, Lviv hiriko bi langileak gure hiriko eta lurraldeko erakargarri nagusiak ezagutzera eraman zituzten.

Hala, honako toki hauetan egon ziren: Guggenheim Bilbao Museoan, Arte Ederren Museoan, Azkuna Zentroan, Artxandara igo ziren funikularra erabiliz, eta Alde Zaharretik, Zabalgunetik eta Abandoibarratik ibili ziren. Horrez gain, euskal gastronomia bikaina dastatu ahal izan zuten, eta sukaldaritzako tailer batean hartu zuten parte, non jaki tradizionalak egin baitzituzten, hala nola marmitakoa eta txirlak saltsa berdean. Horrez gain, zazpi kaleetatik egindako pintxo-ibilbide batekin borobildu zuten eguna.

Egun horietako agenda trinkoak, Bilboko turismo-bulegoan ezagutzak trukatzeko eta prestakuntza eskaintzeko bilerez gain, honako hauek hartu ditu barne: ibilbideak kostaldetik, Gernika eta bertako Bakearen Museoa, Bizkaia Zubia eta Portu Zaharra. Hala, egonaldi berezia eskaini zaie Marta eta Hannari, astebetez beren herrialdean egunero duten gerra-testuingurutik urrun egon daitezen.

Aipatutako bi emakume ukrainarrak gure hiribilduan egon dira City DNA TIC Internship programaren bidez, zeinaren helburua baita City Destinations Alliance sarean dauden Europako hirietako turismo-bulegoetako langileak astebetez, prestakuntzako eta elkartasuneko ekintzaren baitan, Ukrainako —esate baterako, Lviv, Odesa eta Kiev hirietako— homologoak hartzea. City Destinations Alliance sareko turismo-bulegoen taldeko gidarikide da Bilbo eta, gainera, ekimen honetan parte hartu duen Estatuko hiri bakarra da. Ukrainako turismo-bulegoetako langileak hartu dituzten Europako gainerako hiriak honako hauek dira: Graz (Austria), Zagreb (Kroazia), Ljubljana (Eslovenia), Viena (Austria), Gdansk (Polonia), Belfast (Irlanda) eta Turin (Italia).

2022-07-22T14:17:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo