Bilboko '"Diversitours-Real and Virtual Tours' priektua Eurocities 2023 sarietarako finalisten artean hautatuta izan da. Ekimena, kulturarteko proiektu komunitarioa, "Giza mugikortasun globaletik eta tokiko komunitatearen kohesiorantz pasatzea" izeneko kategorian parte hartu du eta haren bidez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzotako aberastasuna agertu nahi izan da, eta kultur aniztasunak garapenari egiten dion ekarpena.
Lehiaketa Bruselako Hiri-Eskualdea, Eurocities, OESD Champion Mayors, eta Metropolis entitateek antolatzen dute, eta EBko hiriek, herriek edo eskualdeek gizarteratzea sustatzeko eta diskriminaziorik gabeko gizarteak sortzeko egiten duten lana aitortzen du.
Izan ere, sarietan, aniztasunari eta inklusioari buruzko ekimenak sartzen dira, hainbat diskriminazio-zio (sexua, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-joera) eta intersekzionalitatea jorratzen dituztenak.
Eta, aurten, munduko publikoaren aurrean aurkeztuko da Hirien Bruselako Goi-bileran (ekainaren 12tik 15era), eta espero da 1.000 parte hartzaile izango direla bertan, mundu osoko 300 hiritatik etorriak. Sariak banatzeko zeremonia ekainaren 14an ospatuko da.
"Diversitours" ekimena 2021ean jarri zen abian, eta herritarren parte hartze handia du, zeren eta auzotarrekin batera diseinatzen eta egikaritzen baitira ibilbideak; bestalde, ikusliarrei aukera ematen zaie uriko turismo-ibilbide ohikoetan agertzen ez diren eta bizitzaz beteta dauden jatorriak, lekuak eta esperientziak ezagutzeko.
Abian jarri zirenetik, 27 tour egin dira, eta 597 pertsonak parte hartu dute irteeretan. Parte hartzen duten guztien artean, % 60 emakumeak izan ziren, eta % 50 gazteak, 25 urte baino gutxiagokoak. Errealitate birtualaren bidezko esperientziaz den bezainbatean, 400 pertsonak gozatu dute Bilbo, eta, haien artean, Uriko zazpi ikastetxetako ikasleek.