Buscar
Bizkaia

Bilboko Udal Etxebizitzak 'Etxebizitza Komunitarioa' proiektua jarriko du martxan

'Etxebizitza Komunitarioa' proiektuaren aurkezpena.
'Etxebizitza Komunitarioa' proiektuaren aurkezpena.

Bilboko Udal Etxebizitzak martxan jarriko du errentariek etxebizitzen berritze jasangarrian parte har dezatela sustatzeko helburu duen 'Etzebizitza Komunitarioa' izeneko proiektua.

Programan, konponketa-lan txikiak behar dituzten etxebizitzak eskainiko zaizkie Etxebiden izena emanda dauden, urian 3 urtez, gutxienez, erroldatuta daramaten, eta obraren kostua aurreratzeko konpromisoa hartzen duten 55 urtetik beherako pertsonei. Modu horretan, etxebizitza bat eskuratu ahal dute etxebizitza bat esleitzeko ohiko bidean zain egonda baino azkarrago.

Egin beharreko inbertsioa eta, horren ordainetan, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak kontratuko errentaren % 80, gehienez, barkatuko die errentariei, lehenengo bi urteetan: lehenengo urtean, errentaren % 50 barkatuko zaie, eta, bigarrenean, obren zenbatekoa, hainbanatuta, aldi horretarako aurreikusitako kontratu-errentaren gehieneko % 80raino.

Jon Bilbao Etxebizitza Saileko ordezkari eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen presidentearen esanetan, «programarekin bilatzen duguna da, batetik, etxebizitza sozialen errentariek parte hartzea etxebizitzaren jasangarritasun-helburuetan, energia-efizientziaren alorreko hobekuntzen bitartez, eta, bestetik, Bilboko etxebizitza publikoko parkean heterogeneotasun handiagoa sustatzea, udal etxebizitza daukagun auzoetan askotariko gizarte-profilak egon daitezela bultzatuta».

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak programaren xehetasunen berri emango die Etxebiden izena emanda dauden, lehenago aipatutako baldintzak betetzen dituzten, eta urtean 21.000 eta 39.000 euroko diru-sarrerak dituztenei.

Programak aurreikusten du zazpi urteko kontratuak egitea, epea luzatzeko aukerarekin. Errentak, berriz, honako hauek izango dira: hilean 450 euro, logela bakarreko etxebizitzetarako (pertsona bat edo bi); hilean 500 euro, logela biko pisuetarako (gehienez, hiru pertsona), eta hilean 550 euro, hiru logela dituzten etxeetarako (gehienez ere, lau lagun).

Asmoa da programa 2023ko lehen hiruhilekoan abiaraztea, 50 etxebizitzarekin.

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak atal bat sortuko du bere webgunean, programari buruzko argibideekin eta materialei eta berritze-lanetan parte hartzen duten gremioei exijitu ahal zaizkien berme berdeei buruzko informazioarekin. Horrez gain, aukera egongo da jasangarritasunari eta energia-efizientziari buruzko sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardueretan, eta etxebizitza-parke publikoetako herritarren bizikidetza jasangarritasunaren eta hiri-ekologiaren ikuspuntutik hobetzeko programetan parte hartzeko.

Etxebizitzak elektronikoki esleituko dira. Interesdunek telematikoki hautatu ahalko dute beren etxea, eta, aukeratutako pisua bisitatu eta gero, hiru eguneko epea izango dute kontratu-izapideak hasi ala ez erabakitzeko.

2022-07-21T14:06:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo