Musika-Música Jaialdiak Bilboko Udal Musika Bandaren presentzia edukiko du aurten ere. Bilboko musika talde ezagun honek, Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordeak gidatuta, "Haizeak dakartzan hitzak" izenburupean, 45 minutu inguruko emanaldia eskainiko du Udalak antolatutako musica jaialdi arrakastatsuan.
Bilboko Udal Musika Bandak literaturan oinarritutako eta bandarako transkribatutako obra originalekin osatutako programa berezi bat prestatu du, Gurutze Beitia aktore, abeslari, aurkezle eta gidoigile bilbotarraren ahotsa lagun izango dutela. Antotatutako emanaldian publikoak Gabriel Pierné, Alfred Reed eta Joan Enric Canet Todolí bezalako egileen lanak entzun ahal izango dituzte.
Hitzordua igande honetan izango da, martxoak 5, goizeko 11:30etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko auditorioan. Martxoaren 3tik 5era “Notak & Letrak" izenburupean egingo den jaialdiaren programazioaren zatirik handiena hartuko duen gunea da, eta 1.400 interprete profesional eta amateur baino gehiago bilduko ditu 70 emanaldi baino gehiagotan.
Bilboko Udal Musika Bandaren kontzerturako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko:
- Euskalduna Jauregiko leihatilan: astelehenetik larunbatera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Baita www.euskalduna.eus web orrialdean ere.
- Jaialdiaren egoitzan, ‘La Perrera’ eraikinean (Sabino Arana, 50): astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 17:00etara, martxoak 2ra arte (ordainketa txartelarekin bakarrik).
- Salmenta bakarrik taldeentzat (Gutxienez 50 sarrera) Telefonoa: 94 403 51 80 groups.euskalduna@gmail.com.
- Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan.