Buscar
Bizkaia

Bilboko Udalak Aste Santuko eskola-oporretan bi programa jarriko ditu abian 3 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat

Bilboko Udalak abian jarri ditu Aste Santurako umeen aisialdi hezigarri eta osasungarriko bere programak.
Bilboko Udalak abian jarri ditu Aste Santurako umeen aisialdi hezigarri eta osasungarriko bere programak.

Bilboko Udalak bi udal-programa jarir ditu abian Aste Santuko eskola-oporretan familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko behar duten familientzat. Guztira, 2.124 plaza eskainiko dituzte 3 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat Guneberri, Kideberri eta “Aste Santuan primeran kirola eginez” programen bidez.

Udalaren helburua da aisiaz gozatzen den bitartean hezkuntza ez-formala eta bizi-ohitura osasungarriak lantzeko espazioak sustatzea, eta, aldi berean, adingabeek harremanak egitea beste adingabe batzuekin, horrela pertsonen arteko harremanak sustatuz, betiere errespetuan eta inklusioan oinarrituta.

Guneberri eta Kideberri

Udalak otsailaren 22an, asteazkena, irekiko du 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzako (2011 eta 2019 artean jaiotakoak) aisialdi hezigarriko programetarako plaza eskatzeko epea. Eskaera www.bilbao.eus web-orrian eta udalaren informazio telefonoan (944 010 010 / 010) egin daiteke.

Familiek eskainitako bi txandetako bat aukeratu ahal izango dute: apirilaren 3tik 5era edo apirilaren 11tik 14ra. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Sarrera eta irteera malguak izango dira, 9:00etatik 9:30era eta 13:30etik 14:00etara.

Programak 666 plaza dauzka eta Deustu, Castaños, Begoña, San Frantzisko, Abusu, Abando, Irala eta Basurtu auzoetako udaltegietan egingo dira. Gizarte eta kultur elkarteen bidez eta Udalarekin lankidetzan, Otxarkoaga eta Zorrotza auzoetan ere jarduerak eskainiko dira, 156 plazarekin.

Plazen zozketa publikoa izango da, eta martxoaren 1ean egingo da La Perrera eraikinean (Sabino Arana 50). Inskripzioa martxoaren 2tik 6ra egingo da.

“Aste Santuan primeran kirola eginez”

Bilboko Udalak abian jarri du “Aste Santuan primeran kirola eginez" izeneko aisialdiko programa osasungarria ere, 1.302 plazarekin, 6 eta 13 urte bitarteko umeentzat; aukera izango dute kirolean aritzeko, hala nola badmintonean, saskibaloian, areto-futbolean, areto jockeyan, uretako jokoetan edo aretoko beste joko batzuetan. 42 plaza, bestalde, dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat dira.

“Aste Santuan primeran kirola eginez” programa, beraz, apirilaren 3tik 5era eta apirilaren 11tik 14ra egingo da, Deustuko, San Ignazioko eta Txurdinagako kiroldegietan, 9:00etatik 14:00etara (sartzeko eta irteteko ordutegi malguarekin, 8:30etik aurrera eta 14:30etik aurrera, hurrenez hurren).

Izena ematea Bilbao Kirolak-en web orrian egin behar da, egun bakoitzerako, baita kiroldegietako salmenta makinetan ere, martxoaren 7tik aurrera Bilbao Kirolak-en abonatuen kasuan (egunean 10,40 euroko prezioan), eta martxoaren 9tik aurrera Bilbao Kirolak-en abonatuak ez direnen kasuan (egunean 12,50 euroko prezioan).

San Ignazioko kiroldegian dibertsitate funtzionala daukaten adingabeentzat gordetzen diren 42 plazetan izena eman gura izanez gero, Gaituzsport-en bidez eman behar da, 622 022 063 telefonora deituta.

2023-02-16T14:56:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo