Bilboko Udalak, kontuz ibiltzeko gomendatzen du aurreikusitako alerta laranjako egoeraren aurrean. Elurteko Operatibo Berezia aktibatu du datozen egunetako eguraldi txarrari aurre egiteko eta zenbait gomendio egn dizkie herritarrei, izan ere, asteazkenean 00:00etatik 24:00etara bitartean, elur kota 300-400 metro inguruan egongo da, eta, tarteka, beherago ere egin dezake elurra. Beraz, kontuz ibiltzeko gomendatzen du.
Udaletxeak, beraz, prestatuta dauka, berehala ekiteko egoeran, operatibo berezi bat, Garbiketa Zerbitzuko langileez eta ibilgailuez osatua, eta Uriko barruti guztietan hedatua; hala, prebentzio-lanetan jardungo dira, izotzik egon ez dadin, eta, beharrezkoa izanez gero, elurra kenduko dute kaleetatik, pilatzen bada.
Udalak, 200 metrotara elurra egingo duelako iragarpenaren aurrean, honako baliabide material hauek dauzka:
- Kamioiak marrazarekin eta gatza zabaltzeko gailuarekin.
- Pick-up-ak marrazarekin eta gatza banatzeko gailuarekin.
- Kale-garbigailuak, elurra kentzeko marrazarekin eta eskuila alderantzikatuekin.
- Tanga-kamioi gatzun-banatzailea
- Garabi-kamioia gatzez hornitzeko.
- Eta, gainera, 200 tona gatz bilduta.
Era berean, prebentzio-neurri moduan, eta izotza egiten badu, garbiketa-taldeak ibiliko dira gatza eta gatzuna zabaltzen Uriko lekurik arriskutsuenetan: Artxanda, Enekuri, Miraflores gaina, Zabalbide kalearen goiko aldea Arabella parean, Zurbaranbarri eta Lezamako Bide Zaharraren ingurua, Otxarkoagako goiko aldea eta Uriko goiko auzoetako eremu batzuk eta besteak (Zazpi Landa, Altamira, Kobetamendi, Mintegitxueta, Masustegi, Uretamendi–Betolatza, Artatzu Goikoa, Pagasarribidea, Arraizbidea, Buia.
Arreta berezia jarriko zaio Santa Marina Ospitalerako bideari.
Horrez gain, elurraren alertarekin batera euri zaparrada handien abisu horia ere eman da, datozen egunetarako.
GOMENDIOAK
Gainera, Alerta Laranjaren egoeraren aurrean, Bilboko Udalak gomendio batzuk egin dizkie herritarrei:
- Adinekoei edo gaixoei gomendatzen zaie ez daitezela atera etxetik hotz ekaitzak irauten duen bitartean.
- Etxerik gabeko pertsonak ikusiz gero gaua Uriko kaleetan igarotzen, deitu Udaltzaingoari (092), eta haiek arduratuko dira pertsona horiek Udalaren baliabide batzuetan eta besteetan ostatatzera eroateko.
Kontu handiarekin ibili automobila erabili behar izanez gero (ikuskatu autoa: balaztak, pneumatikoak, argiztatze sistema, izoztearen kontrako likidoa, bujiak...eta martxa laburrarekin gidatu, gidagailuari zakar eragin gabe).Ez sakatu balazta izotza dagoen tokietan. Hobe da autoak berez igaro ditzan eremu horiek.Kendu elurra ihes-hoditik eta trabarik gabe eta garbi eduki, kea ez dadin sartu autoaren barrura.