Bizkaia

Bilboko Udalak "Bilbo Adinekoekin Adiskidetsua" izeneko sarien bederatzigarren edizioa jarri du abian

Bederatzigarren urtea da ilaran Bilboko Udalak "Bilbo, adinekoen lagun" sarietarako deialdia egiten duena.

Bilboko Udalak "Bilbo, adinekoen lagun" sarietarako deialdiaren bederatzigarren edizioa jarri du abian, non nabarmentzen den adinekoek gizartean betetzen duten zeregina eta beren esperientzian, jakitatean eta konpromisoan oinarrituta daramaten parte-hartzearen balioa.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu sari hauetan parte hartzera, zeintzuk “Bilbo adinekoen lagun" III. Udal Plana (2020-2024) delakoaren inguruan antolatzen baitira. Urtero, 3 sari ematen ditu gehienez, 60 urtetik gorako pertsonek osatutako epaimahai batek aukeratuta. Epaimahai horrek “Bilbo adinekoen lagun” Planaren Talde Eragilea osatzen du.

Saria nori eman hautatzeko orduan, honako hauek baloratzen dira: hautagaiek zer jardueratan ibili diren; emakumezko eta gizonezko hautagaien artean oreka bat egotea; zer beharrizani erantzuten ibili diren eta nortzuk izan diren onuradun; zein barruti edo auzotan gauzatu duten ibilbide hori, eta jardun-eremua OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) adinekoen lagun diren hirien programa hedatzeko proposatzen dituen 8 gai-ardatzen ingurukoa izatea (alegia, aire libreko eremuak eta eraikinak; garraioa; etxebizitza; parte hartze soziala, errespetua eta inklusio soziala; parte hartze zibikoa eta enplegua; komunikazioa eta informazioa eta komunitate- eta osasun-zerbitzuak).

Hautagaitzak proposatu nahi dituzten pertsonek edo elkarteek ––dagoeneko irekita dago epea– www.bilbao.eus webgunean dagoen inprimakia bete behar dute, eta bilbaoamigablemayores@bilbao.eus helbide elektronikora bidali, edo Udal Erregistrora eraman, Gizarte Ekintzako Sailera zuzenduta, apirilaren 5a baino lehen.

Sari-banaketa urriaren hasieran egingo da, Adinekoen Nazioarteko Egunaren inguruan (urriaren 1ean), Bilboko Udalak antolatutako “Bilbo adinekoekin” ekitaldian.

16/02/2023