Bizkaia

Bilboko Udalak Eskurtze parkeko skate parkea handiagotu egingo du ia milioi bat euroko inbertzioarekin

Obrek 540 metro koadroko aisialdi-gunea eraldatuko dute

Bilboko Eskurtze skate parkeak zenbait akats eta higadura ditu erabileragatik, horregatik, Udala ia milioi bat euroko inbertsioa egingo du, espazioa birmoldatzeko eta hadiagotzeko. Zehazki, 987.422,69 euro (BEZa barne) gorde dira asteon lizitatuko den proiekturako. Obrek 540 metro koadroko aisialdi-gunea eraldatuko dute eta eszenatokiari estalkia eraikiko zaio eta anfiteatroaren eremua berritzea aurreikusten da.

Priektuaren diseinu berria skateboarding-aren joera berrietara egokitu da, kaleko eta arrapalako moduluak txandakatuz, erabilgarri dagoen espazioa ahalik eta gehien aprobetxatuz: dagoena eta zabalgune librea albo batean. Skate parkea eraberritzean, besteak beste, lan hauek egingo dira: higatutako guneak konpondu; arrapala babesteko baranda V (edo minihalfpipe) forman finkatu, konpondu eta margotu; zabalguneko lurzorua leundu patinajera egokitzeko; pintura berria eman; egungo hesia handitu eta hustubide berriak ipintzea eta birkokatzea.

Gainera, elementu berriak jartzea aurreikusten da, hala nola % 23ko malda duen plano inklinatua, hiru metroko zementu-barrak (slappys) skate parkeko sarreretako batean, hiru metroko luzera duen jarleku bat, patinatzeko nahiz atseden hartzeko balio dezakeena, 3,5 metroko luzerako kaxa bat alboetan altzairuzko errailekin akrobaziak egiteko...

Gainera, egungo zabalgune librean, beste arrapala bat eraikiko da (quarter pipe), 8,5x12 metro luze eta bihurgunea izango dituena; babes-barandak jarriko dira sarez babestuta, segurtasuna areagotzeko; izan ere, patinaje-eremua mugatuko dute, oinezkoentzako eta haurrentzako jolasetatik bereizita egon dadin.

Eszenatokia eta anfiteatroa

Eszenatokiaren eta harmailen gainean egingo diren jarduketen artean, nabarmentzekoak dira estalki bat eraikitzea eta eszenatokia, harmailak eta inguruko bideen zati bat eraberritzea.

Eszenatoki osoan estalki berria jarriko da; zur ijeztuzko egitura izango da, ETFEz estalita egongo dena, hau da, % 30eko opakotasuna duen ehun garden zuriz estalita, eta zurezko egituraren kontra tenkatuta.

Estalkiak 21,57 metroko arku nagusia izango du, eta 8 metroko gehieneko altuera librea.

Aldi berean, eszenatokiaren jarduketa-eremua eta harmailak eraberritzeko hainbat jarduketa egingo dira. Horien artean nabarmentzekoak dira harmailak harea-zurrustarekin garbitzea, harmaila inguratzen duen bideko hormigoi inprimatua fresatzea, harmailetara eta agertokira joateko mailak eraistea eta berriak eraikitzea...

Gainera, harmailetan, eszenatokian eta inguruko eremuan elementu berriak jartzea aurreikusi da, parkeari erabilgarritasun handiagoa emanez eta bere itxura eta funtzionaltasuna eguneratuz, herritarren zerbitzura.

Adibidez, eszenatokian zoru berria eta bertara sartzeko arrapala egitea aurreikusi da, gainean eta inguruko bidean baldosazko zoladura jartzea, eserlekuak jartzea harmailetan ainguratuta eta hormigoi armatuzko jardinerak zuhaixkekin eta hosto iraunkorrekin.

Era berean, aluminiozko metalezko egiturak jarriko dira zurezko egituraren goiko aldean, fokuak instalatzeko, jaietarako hartune elektrikoa egiteko, eszenatokiko saneamendu- eta argiteria-zerbitzuak jartzeko eta biltegi-estalkia eraikitzeko.

09/03/2023