Obra handietarako lizentzien tramitazioa doi bat gutxitu egin ziren (% 4,27) iaz Bilbon, aurreko urtearekin alderatuta. Guztira, Bilboko Udalak 6.620 eskaera izapidetu zituen 2022an.
Xehakatuz, 2022an, obra egin aurreko 3.052 komunikazio (OEK) tramitatu ziren, eta, 2021ean, aldiz, 3.232, eta, aldiz, 2020an, 2.631. Obra egin aurreko komunikazioa nahitaezkoa da obra txikiak egin behar izanez gero lokaletan eta bizitegietan (beheko solairuan edo teilatupean ez badaude, banaketa-aldaketarik gabe egitekoak badira eta zurezko eraikinetan sukaldean edo bainugeletan zorua ukitu gabe) edo babesik gabeko eraikinetako elementu erkideetan (eraikinaren inguratzailea aldatu gabe eta egiturari eragin gabe). Izapide egokia da, adibidez, patioetako leihoak ordezteko.
Prozedura laburtuko lizentziak edo obra txikietako lizentziak 2.640 izan ziren 2020an, eta 2.682, ostera, 2021ean; aldiz, 2022an, 2.418 izan ziren. Baimen horiek kasu hauetan ematen dira: eraikin baten barruko aldean edo eraikinaren itxiera elementuetan (fatxada, estalki eta beste) gauzatzen ziren eraikuntza esku-hartzeetarako, hala komeni bada obren erraztasun teknikoagatik edo eraikuntzaren edo ekonomiaren aldetik txikiak izateagatik. Hau da, Udalaren kontrol bat behar dute, baina ez proiektu tekniko bat.
Prozedura arrunteko lizentziak, bestalde, % 17,67 gehitu ziren, eta 680 izatetik 826 izatera igaro (eta, aldiz 2020an, 621). Era horretako lanetan, proiektua ez ezik zuzendaritza teknikoa ere behar izaten da. Iaz 826 lizentzia eskatu ziren, eta Udalak 601 eman zituen.
Azkenik, obra handietarako lizentzien eskaerak iaz halako bi izan dira. 2021ean, 26 lizentzia eskatu ziren; eta, 2020an, berriz, 12. Eta, aldiz, 2022an, 41 eskatu ziren, eta 20 eman. Zehazki, hamaika lizentzia eman ziren eraikin berrietarako, guztira 141 etxebizitza libre eta 360 babestuta sortzeko, baita 72 zuzkidura-bizitokiko eraikin bat, ekipamendu-eraikin bat eta Basurtuko Medikuntza eta Erizaintza Fakultaterako eraikin bat ere.