Buscar
Bizkaia

Bilboko Udalak Otxar Open Gela inauguratu du

Otxar Open Gelaren inaugurazioa.
Otxar Open Gelaren inaugurazioa.

Astearte honetatik aurrera, azaroak 9, Otxarkoagako auzoak arte-sorkuntzarako Otxar Open Gela izeneko espazio berri bat dauka zabalik. Bertan, tokiko artistek auren lanak partekatzeko aukera izango dute.

Proiektuak etengabe txandakatu daitezen, gehienez lau artistak edo kolektibok espazio partekatu bat edukiko dute euren lanak modu puntualean sortzeko.

Gaur goizean, Gonzalo Olabarria Kulturako eta Gobernantzako zinegotziak eta Jon Bilbao Etxebizitzako zinegotziak bisitaldia egin dute zentro horretan. Eider Bilbao Bilboko Udal Etxebizitzak-en zuzendari nagusia eta Javier Riaño Bilbao Arte-ko zuzendaria beraiekin izan dira. Han, hirian aitzindaria den espazio berri honen funtzionamendua ezagutu dute eta, gainera, bertan proiektuak garatzen dituzten artisten esperientziak ikusi dituzte.

Bilboko Udalarentzat, hau eraikin berezi honi bizitza berri bat emateko aukera bat da, Bilbao Arte-k garatzen duen artearen alorreko premia hirian zehar zabaltzeko. Estreinako aldia da artistek Urazurrutiako egoitzako instalazioetatik kanpo lan egiten dutena. Helburua da Bizkaiko hiriburuaren arte-panorama berritzailearen erreferente bihurtzea, eta kultur jarduerako leku bat izan dadila, arte-lengoaia garaikideekin eta lankidetzarekin lotua.

Ekimen pilotu gisa abian jarri zenetik, hamaika artistak lan egin ahal izan dute Otxar Open Gela zentroan euren proiektuekin: Estíbaliz Sádaba, Amaya Suberviola, Rocío Agudo, Jon Ander Terroba, Ismael Iglesias, Jimena Kato, Javier Bravo, Alejandría Cinque, Nora Aurrekoetxea, Gari Arambarri eta Lucía Chamorro.

Artistentzako etxebizitzak

Opengelako espazioak lagatzeaz gain, Udal Etxebizitzakek Bilbao Arte Fundazioarekin lankidetzan dihardu 2012tik, urtero Bilbon egonaldi artistikoak egiten dituzten bederatzi artista gazteri hiru etxebizitza lagatzeko, zentroak sustatzen dituen beka eta trukeei esker.

Otxar Open Gelaren xede nagusia da auzoko bizilagunentzako hurbileko bulego gisa jardutea, hiria berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko Orain Otxar proiektuaren esparruan, Otxarkoaga ekoauzo jasangarri bihurtzeko.

Testuinguru horretan, jarduera soziokulturalak garatzeko gune bat ere bada, eta eragile publiko eta pribatuak inplikatzen ditu, hala nola BilbaoArte ekimena. Horrela, Bilboko Udal Etxebizitzak-ek bere ondarearekin laguntzen du nortasun-ikurrak eta hiri-proiektuak indartzen dituzten gizarte- eta kultura-jarduerak garatzen.

2022-11-10T15:02:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo