Buscar
Gipuzkoa

Bilgune feministak Piraten suziria piztu du

Bi urteko atsedenaldia eta gero Piratek festari hasiera eman diote
Euskal Herriko Bilgune Feministako ordezkariek festari hasiera eman diote.
Euskal Herriko Bilgune Feministako ordezkariek festari hasiera eman diote.

Euriak ezin izan du gaur arratsaldean Donostiako Piraten 20.urteurrena eta Aste Nagusiaren hasiera zapuztu. Bi urtez festarik gabeko udararik izan ondoren, Gipuzkoako hiriburuko Portua berriro ere jendez bete da. Aurten, suziria pizteko mailegua Euskal Herriko Bilgune Feministak hartu du, non eraso matxistarik gabeko festa batzuen aldeko mezua helarazi duten.

Donostiako Portua jendez gainezka.

Donostiako Portua jendez gainezka. Arnaitz Rubio/Javier Colmenero

Bozeramaileak eszenatokira igo baino lehen, Portua adin guztietako donostiarrez betetzen hasi da piskanaka, bai gazte koadrilak, bai aita-semeak ere han ziren. Ohitura den bezala, Neska-Mutil talde bakoitzak, kolore desberdinetako txalekoak jantziz gerturatu dira Flamenkara. Donostiako portuak kolore biziz betetako itsaso bat zirudien.

Txarangaren musikarekin batera Portuko festen antolatzaileak, aurtengo bozeramaileak eta Matti, Piraten maskota holtzara igo dira.

Mezua helarazi duten arduradunek inongo indareririk gabeko festa batzuen alde egin dute: "Erasoak jasateaz nazkatuta gaude, segurua den espazio bat nahi dugu".

Euksal Herriko Bilgune Feministak Piraten antzera, hogei urte bete ditu aurten eta erakundeko arduradunek eguneroko lanari garrantzi handia eman diote izan duten hitzorduan: "Hogei urte daramatzagu biktima laguntzen edo espazio moreak jartzen, besteak beste". Ohitura den bezala, diskurtsua "Gora Piratak" oihukatuz amaitu da.

Covidak sorrarazi duen bi urteko atsedenaldiaren ondoren Alde Zaharreko kaleak musikaz, algaraz eta Piratetaz jantzitako gaztez bete dira beste behin. Hasi da Donostiako Aste Nagusia.

2022-08-14T19:09:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo