Bizkaia

Bisitarien harrerarako gune berria zabaldu dute Lekeition

Udalak 263.000 euro inbertitu ditu Eliz Atea kaleko gasolindegi zaharra eraberritzeko
Lekeitioko turismo bulego berriaren irudia, Eliz Atea kalean kokatutakoa.

Atzo bertan ireki zituen ateak Lekeitioko turismo bulego berriak. Nahiz eta oraindik egoki-tzapen txiki batzuk eta gunearen azken ukituak eman beharra izango duten, Eliza Atea kaleko gasolindegi zaharreko eraikinak bere zerbitzua emateari ekin zion. Lea Artibaiko eskualdeko turismoaren motore den Lekeitiok azpiegitura berria irekitzeko egindako inbertsioa 263.000 eurokoa da.

“Bisitariak artatzeko toki hobeagoa izango dugu, erabiltzaileentza eta langileentzat erosoagoa. Eta gaur eguneko beharrizanetara egokitua”, adierazi zuen Koldo Giotia alkateak. Alvaro Libano arkitektoak 1962an diseinatutako eraikina –Nazioarteko Abangoardia edo arrazionalismo estilokoa da– erraberritu beharra izandute, baita ingurunea atondu ere. Aipatutako eraikina, turismo bulego berria kokatzeko gune “ezin hobea dela baloratu da: besteak beste, Lekeitioko erdigunetik hurbil dago eta alde zaharra, eliza, portua edota hondartza alboan daude”. Goitiak “garrantzitsutzat” jo zuen azpiegitura berria izateak. “Udalerrira turismo denboraldian etortzen diren milaka bisitariak hobeto artatzeko aukera ematen digu”. Kokapenaz aparte, bulegoak espazio handiagoa izateko aukera ematen du, 150 metro koadrokoa. Gela ezberdinak ditu, Besteak beste, bisitariak hartzeko harrera eta bilera gela.

Orain arte turismo bulego lanak egin dituen udaletxe azpiko guneak, bestetik, bere izaera aldatuko duela aurreratu dute. “Herritarrei begirako harreta espazio horretan koka-tzen saiatu gara”, gogoratu zuen Goitia alkateak. “Uda pasata hasiko gara bere etokizuna definitzen eta ahal badugu egokitzapen lanei ekiten, baina ziur aski gizarte zerbitzuetara bideratu dugulakoan gaude”.

Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Kaleka jaialdiaren 32, edizioa ospatuko da asteburuan –uztailak 8, 9 eta 10, zehazki– eta honek motibatu du turismo bulego berria zabaltzeak. Hala ere, uztailaren 20an egingo dute bere irekiera ofiziala.

Etiquetas
08/07/2022