Actualidad

Bitartekaritza, plan on bat

Bizikidetza Planaren baitan, banakoen artean sortu daitezken gatazkak konpontzeko bidea da bitartekaritza
Uxue, Xabi, Enma, Sugoi, Ilazki eta Kaiet, 6. mailako ikasleak, arazoak eta gatazkak konpontzeko prestatu dira aurten.

Gure eskola giza komunitatea izanik, pertsonen arteko harremanetan ohikoak diren arazo, istilu edota konpondu eta zuzendu beharreko egoerak sortzen dira. Egoera hauek zuzentzeko kasu gehienetan irakasleen parte hartzea nahikoa izaten da. Zenbait kasutan, ikasle edo besteen arteko istilu edo arazoetan eskolan adostutako arautegiaren urraketak sortzen dira. Testuinguru honetan, Barne Araudia aplikatu baino lehenago arazoak konpontzeko eta bideratzeko irakasleriaren parte hartzeari bitartekari-tza deitzen diogu. Hau ez da berria gure eskolan eta gaur egun, Bizikide-tza Planaren barruan, Bitartekaritza Plana dugu.

ZER DA BITARTEKARITZA?

Bi pertsonak edo gehiagok duten gatazka baten aurrean, era neutral eta borondatezkoaz beste baten partea hartzea lehenengoek beraien kabuz gatazka konpondu edo alda dezaketen.

ZERTAN OINARRITZEN DA?

Gatazkak aldatzeko eta ikasteko aukera bat suposatzen duela ikusten dugu.

Bitarkaritza ez da gatazka konponduko duena baina bai gatazka konpontzen lagunduko duena. Ikasleak beraien gatazken arduradunak dira eta beraien kabuz konpontzeko gai izan daitezke.

Gatazka bat konpontzeko bide bat baino gehiago dago. Haurrak ongi sentitzen direnean ongi portatzen dira.

Lehiakortasunak gatazkara bultzatzen gaitu. Elkarlanak berriz, hobeto ikastera eta harreman sendoago eta sakonagoak izatera eramaten gaitu.

Bitartekaria gatazkaz interesatzen da baina ez du iritzirik ematen.

ZEINTZUK DIRA BITARTEKARITZAREN EZAUGARRIAK?

Alde guztien parte hartzea erabat borondatezkoa izan behar da.

Alde guztiak ahaleginduko dira elkar komunikatzeko, elkar ulertzeko eta akordioetara ailegatzeko. Bitartekariak, ikasleak eta irakasleak izango dira.

Isilpekotasuna beharrezkoa da, hau da, bitartekariak inoiz ez du hitz egingo bitartekaritzan esaten denaz. Aldeek inolako presiorik jasan gabe erabakiak hartuko dituzte.

Bitartekariak ez du zigorrik ezarriko ezta akordioak betetzera behartuko ere, prozesua kontrolatuko du baina emaitza ez.

Bitartekaritzarekin denek irabazten dute, eta alde bakoitzak bestearen sentimenduak, interesak, baloreak... ezagutzera eta errespetatzera bultzatzen du. Halaber, beste gatazka batzuk saihesten laguntzen du eta zigor ezarpena saihesten du.

BITARKERARITZA GURE ESKOLAN

Pandemian, bitartekaritza bertan behera utzi behar izan genuen, eta ikasturte honetan inoiz baino gogo-tsuago berreskuratu egin dugu. Eskerrak eman behar dizkiegu 6. mailako ikasleei, ikastetxeko lagunen arteko gatazkak konpontzeko eta, horrela, ikastetxeko bizikidetza hobetzeko jarri duten borondatea eta gogoagatik. Mila-mila esker, bitartekari!

Etiquetas
24/11/2022