Buscar
Gipuzkoa

Bizipen tailerrak egongo dira gurasoentzat Zumaian

0-6 urte bitarteko haurrak dituztenei zuzenduta daude eta hiru saio izango dira
Haur bat eta guraso bat elkarri eskua emanda. | ARGAZKIA: ZUMAIAKO UDALA
Haur bat eta guraso bat elkarri eskua emanda. | ARGAZKIA: ZUMAIAKO UDALA

Zumaia – Zumaiako Udalak bizipen tailerrak antolatu ditu 0-6 urte bitarteko haurren gurasoentzat. Guraso moduan hobeto sentitzeko, irtenbideak bilatzeko, hausnartzeko, partekatzeko... aukera izango dute parte hartzen dutenek.

Gai askori helduko diote tailerretan: amorrua, mugak, teknologia, autokontrola, eskola eta sozializazioa... Aurten, hiru saioko programa izango da eta asteartetan izango dira guztiak: urtarrilaren 17an, otsailaren 7an eta martxoaren 14an izango dira 17.00etatik 19.30era. Bi erreferente dauden kasuetan, biek parte hartzea gomendatzen dute antola-tzaileek.

Dinamizatzaileak aurreko urteetako berdinak izango dira, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak. Tailerrak euskaraz eskainiko dira baina, eskatzaileen beharren arabera gaztelerazko bigarren talde bat osatzea aztertuko dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek. Horregatik, gazteleraz egin nahi dutenek Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzera gonbidatu dute.

Izena bihartik aurrera eman daiteke eta azken eguna ostirala izango da. Gizarte Zerbitzuetan eman daiteke izena eta matrikulak 20 euroko balioa du.

Honako kontu korrontean sartu beharko da dirua: Kutxabank ES28 2095 5174 90 1060024873. Izen-ematea egiterako unean ordainagiria aurkeztu beharko da.

Guraso Eskolak

Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sor-tzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak.

Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Hezkuntza eta Gazteria sailek, eta herriko hezkuntza komunitateak elkarlanean antolatutako programa da eta 0 eta 18 bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hiru talde desberdinetan banatuta daude eta adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izaten dute Zumaiako gurasoek.

Programa antolatzeko Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dauka eta hitzaldietako ba-tzuk Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen dira.

Guraso eskolak ikasturte osoko eskaintza antolatu du eta lehenengoa urtarrilaren 31an izango da. Bullyingaren aurkako tailerra egingo dute Herri Eskolan. l

2022-12-19T08:27:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo