Actualidad

Bizipoza: berria eta hobea izango den mundu baten alde elkarlanean

Behar bereziak dituzten haur eta familien elkarteek osatzen duten Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat-3’ egitasmoan bildu ditu hamabi kantu eta bideoklip
Pasa den asteburuan egin zuten aurkezpen ofiziala Hernani Biteri kultur etxean, eta bertan izan ziren 36 elkarteetako kideak

Berria eta guztiontzat hobea izango den mundu batekin amesten du Bizipoza elkarteak. Amestu ez ezik, helburu hori lor-tzeko lanean dihardu, elkarlanean. Bide honetan sakonduz aurkeztu dute Mundu berri bat guztiontzat-3 proiektua, elkartea osatzen duten hamaika elkarteren kantu eta bideoklipak jasotzen dituena. Kantua eta dantza oinarri hartuta, eta bizipoza bidelagun, bidea samurragoa izango delakoan daude.

Aurtengoa hirugarren edizioa dute eta proiektua hauspotuz ari da, indarra hartuz. Aurten ere euskal sor-tzaileek eta behar bereziak dituzten haur eta familiak ordezkatzen dituzten elkarteek elkarlanean sortu dituzte abestiak. Elkarteen eguneroko errealitateak, aldarrikapenak eta trasmititzen dituzten baloreak, musika, irudia eta hitzen bidez biltzeko ahalegina egin dute. Hamabi abestiz eta hamabi bideoklipez osatu dute CD eta DVDa. Bizipoza Auzolan hamabigarren abestiak, sortzaileak eta elkarteak batzen ditu.

Finean, elkarteen eguneroko lana eta balore guztiak ezagutzera emateko asmoa du egitasmoak. Leire Elizegi koordinatzaileak baieztatu moduan, “ia modu naturalean” sortutako ekimena da:“kultura eta euskal sortzaileek ere, azkenean, egunerokoan mundu berri horri abesten, idazten, dantza egiten, antzerkia egiten”. Elkarte bakoitzaren mezua musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburuarekin sortu dira.

Pasa den asteburuan egin zuten aurkezpen ofiziala Hernani Biteri kultur etxean, eta bertan izan ziren 36 elkarteetako kideak, proiektuan parte hartu duten sortzaileak, babesleak, bazkideak, talde eragilea, boluntarioa eta baita udaleko ordezkariak ere. Kai Nakai eta Nerea eta Erlan-tzek zuzeneko musika emanaldiak eskaini ondoren, elkarte guztiei egin zitzaien aitortza.

Astean bina bideoklip

Egitasmoaren aurkezpenaren ondoren, astean bina bideoklip egiten ari dira publiko. Dagoeneko aurkeztu dituzte lau: Bizipoza Auzolan (Bizipoza elkartea), Elkarri (Ndank Ndank elkartea), Eredu bat (Agipase elkartea) eta Marea Urdina (Marea Urdina elkartea).

Hauek dira beste zortzien aukezpen datak: otsailak 6, (Min)bizi (Inurri elkartea); otsailak 9 Laku (Nuala elkartea); otsailak 13, Elkarrekin jolasten (Pausoka elkartea); otsailak 16, Hegan (Juneren Hegoak elkartea); otsailak 20 Bizitza arnasaldi (Arnasa elkartea); otsailak 23, Ume alaia (Ume alaia elkartea); otsailak 27, Zaldi zoroarena (Dravet elkartea); eta azkenik, martxoaren 2an Ikus dezadan (Naizen elkartea).

Abesti eta bideoak euren sareetan elkarbanatzeaz gain, euskarri fisikoan ere salduko dituzte, 15 eurotan, bai denda fisikoetan, baita online edota NOTICIAS DE GIPUZKOA bezalako komunikabideen eskutik ere. Jasotako dirua beste proiektu batzuk finantzatzeko erabiliko du Bizipozak.

36 elkarteren topaleku

Gaur egun 36 elkartek osatzen dute Bizipoza elkartea eta izaera bereziko gaiak lantzen dituzte guztiek. Hainbat eskubide bete gabe eta behar bereziak dituzten haur eta familiek eman dute elkartera batzeko pausoa.

Leire Elizegi koordinatzailearen hi-tzetan, “elkartasunaren gaia helburu hartuta, ikusi genuen elkarteen edo gizartegintzaren ardura soilik ez dela, baizik eta gizarte osoak daukagula honetan zer egiteko”. Horrela, “figura ezberdinak” sortu zituzten Bizipozaren barnean eta gaur egun elkarte, gizarte-eragileak dire bazkide, babesle eta boluntarioz osaturiko taldea da, “guztiontzako beharko lukeen herri inklusiboa” eraiki nahi duena, “euskaratik eta euskaraz”.

Hirukoitza da elkartearen helburua. Alde batetik, “izaera bereziko gaiak azalaraztea ume zein heldu euskararen bidezsentsibilizatuz”. Bestetik, errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza ere eskaini nahi diete. Azkenik, gizartegintzan “euskaraz eta bizipozez” lan egin nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzeko helburua dute, boluntario sare bat osatuz.

Fitxa teknikoa

l Kantuen konposizioa. Xabier Zabala Marea Urdina Elkartea (Marea Urdina abestia).

l Letragileak. Euskal Herriko 13 idazle eta bertsolari.

l Abeslariak. Euskal Herriko 22 abeslari.

l Musikariak. L.M: Moreno Pirata: Haize instrumentuak; Igor Telletxea: Bateria; Ruben

Caballero: Gitarrak; Ritxi Salaberria: Baxua; Kaabestri ( Itziar Prieto, Igor Torre, Arkaitz Martinez, Yi-Weng Wang): Hariak.

l Sarreraren testua. Leire 

Bilbao.

l Ilustrazioak. Eñaut Aiartzaguena.

l Argazkiak. Ibai Arrieta del Pico.

l Grabaketa. ELKAR estudioa.

l Bideoklipak. Arena Comunicación Audiovisual ekoiztetxea.

Cinefilmak (Ikus dezadan bideoklipa).

l Zeinu hizkuntzako interpretea. Ainhoa Moiua.

Info +

Gipuzkoan

Martin Ugalde Kultur Parkea

Gudarien Hiribidea, z/g, 20140 Andoain

www.bizipoza.eus

e-posta: bizipoza@bizipoza.eus

Telefonoa: 647 355 352

05/02/2023