Araba

Bizitza laburragoa izan daiteke indarkeria dagoen herrialdean, ikerketa baten arabera

Ikerketa, UPV/EHUri atxikitakoTim Riffe Ikerbasqueko ikertzailea partaide duen lankidetza baten emaitza, Sciences Advances aldizkari ospetsuan argitaratu da
Gasteizko udaltzaingoa, informazio honetatik kanpoko irudian.

Indarkeriarik ezaren lasaitasunak hobeto bizitzen lagun dezake, baina baita gehiago bizitzen ere. Tim Riffe UPV/EHUko Ikesbasqueko ikertzaileak parte hartzen duen nazioarteko lankidetza baten emaitza den ikerketa baten arabera (Sciences Advances aldizkarian argitaratu da), indarkeriarik gabeko herrialde bateko bizitza baino askoz laburragoa izan daiteke indarkeria dagoen herrialde bateko bizitza, eta ez hain aurreikusteko modukoa.

UPV/EHUri atxikitako Tim Riffe Ikerbasqueko ikertzailea. | UTZITA

Hala, ikerketa horren txostenean azaltzen denez, indarkeria handia dagoen herrialdeetan, zailagoa izan ohi da bizitzaren iraupena aurreikustea, eta gazteen bizi-itxaropena 14 urte ere laburragoa izan daiteke herrialde baketsuetan baino, UPV/EHUri atxikitako Tim Riffe Ikerbasqueko ikertzailea partaide eta Oxfordeko Unibertsitatea buru dituen nazioarteko talde batek egindako ikerketa berri baten arabera. Zehazki, ikerketaren arabera, indarkeriazko heriotzei egotzi behar zaizkie hein handi batean indarkeria duten herrialdeen eta herrialde baketsuen artean dauden bizi-ziugabetasunaren maila desberdinak. Bizi-ziurgabetasuna hilkortasun-adinen dispertsioari dagokio; horregatik, dispertsioa zenbat eta ha ndiagoa izan, orduan eta handiagoa da ziurgabetasuna ere. “Indarkeriak heriotza-tasan duen inpaktua ez da mugatzen bizitzak laburtzera, izan ere, indarkeriaren ondorioz bizitzak etengabe galtzen direnean, bizirik jarraitzen dutenek ziurgabetasun handiagoa dute nor izango ote den hurrengo biktima”, azaltzen dute. Ikerketaren egileen esanetan, “bizitzaren inguruko ziurgabetasuna lotuago dago indarkeriarekin bizi-itxaropena baino, eta horixe omen da azterlan honen alderdirik harrigarriena, hilkortasun-patroien aldaketak aztertzeko garrantzi handia duena”.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, 162 herrialdetako 2008tik 2017ra bitarteko hilkortasun-datuetatik eta Barne Bakearen Indizetik abiatuta, ikerketak argi utzi du indarkeriarik handieneko herrialdeak direla bizi-ziurgabetasunik handiena dutenak. “Ekialde Hurbilaren kasuan, gatazkarekin lotutako adin goiztiarretako heriotzak dira ziurgabetasun handiaren pertzepzioa gehien areagotzen dutenak. Latinoamerikan ere antzeko patroia ematen da erailketen eta pertsonen arteko indarkeriaren eraginez. Kontrako muturrean egiaztatu ahal izan da bizi-ziurgabetasuna nabarmen txikia izan zela 2008tik 2017ra bitartean Europako iparraldeko eta hegoaldeko herrialderik gehienetan”, zehazten denez txostenean.

Ondorioa

Ildo horretatik, txostenak ondorio argi bat ateratzen du munduko lekurik ez-seguruetako bizi-itxaropenari buruz: bizi-itxaropenik txikiena bizi-ziurgabetasun handiagoarekin lotuta egoten da. Era berean, gizarte bortitz batean bizitzeak ahultasun-sentsazio bateratua sortzen du, eta ziurgabetasuna ere nabarmen handitzen du. Horrek guztiak portaera bortitzagoa eragin dezake. Hala, indarkeria-maila handiko herrialdeek bizi-itxaropen txikiagoa dute. Ildo horretatik, ikertzailearen ustez, “garrantzitsua da indarkeriak herritarren osasunean dituen ondorioak azaltzea zabaltasun osoz, osasun publikoko arazotzat jo eta prebentzio-programetan landu ahal izateko. Indarkeria heriotza-eragiletzat askoz ere errazago prebeni daiteke minbizia eta heriotza eragiten duten beste kausa batzuk baino, eta honen onurak berehalakoak bezain iraunkorrak izan ohi dira, indarkeria goreneko egoeratik bake iraunkorreko egoerara igaro diren hainbat gizarteren adibideetan egiazta daitekeenez”. Ikerketaren egileen esanetan, “bizitzaren inguruko ziurgabetasuna lotuago dago indarkeriarekin bizi-itxaropena baino, eta horixe omen da azterlan honen alderdirik harrigarriena, hilkortasun-patroien aldaketak aztertzeko garrantzi handia duena”. Azkenik, Ikerketa datuen erabilera masibotik abiatuta egin da, Global Burden of Disease proiektuan zehaztutako hilkortasunari buruzko kalkuluetan oinarrituta alegia, “izan ere, bertan aztertu diren populazio askok ez dute hilkortasunari buruzko informazio demografiko zuzenik. Kontuan izan behar da munduko leku askotan, honelako ikerketa bat zuzenean egiteko aukera ematen duten bizi-erregistroko sistemak garatzeko zain daudela oraindik, edo garrantzi handiko hobekuntzak egiteko zain”, ondorioztatu zuten ikerketaren arloan egindako txostenean.

Xehetasunez

Ikerketa. Indarkeria handia dagoen herrialdeetan, zailagoa izan ohi da bizitzaren iraupena aurreikustea, eta gazteen bizi-itxaropena 14 urte ere laburragoa izan daiteke herrialde baketsuetan baino, UPV/EHUri atxikitako Tim Riffe Ikerbasqueko ikertzailea partaide eta Oxfordeko Unibertsitatea buru dituen nazioarteko talde batek egindako ikerketa berri baten arabera. Zehazki, ikerketaren arabera, indarkeriazko heriotzei egotzi behar zaizkie hein handi batean indarkeria duten herrialdeen eta herrialde baketsuen artean dauden bizi-ziugabetasunaren maila desberdinak. Bizi-ziurgabetasuna hilkortasun-adinen dispertsioari dagokio; horregatik, dispertsioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da ziurgabetasuna ere.

Esaldia. “Indarkeriak heriotza-tasan duen inpaktua ez da mugatzen bizitzak laburtzera, izan ere, indarkeriaren ondorioz bizitzak etengabe galtzen direnean, bizirik jarraitzen dutenek ziurgabetasun handiagoa dute nor izango ote den hurrengo biktima”, azaltzen dute. Ikerketaren egileen esanetan, “bizitzaren inguruko ziurgabetasuna lotuago dago indarkeriarekin bizi-itxaropena baino, eta horixe omen da azterlan honen alderdirik harrigarriena, hilkortasun-patroien aldaketak aztertzeko garrantzi handia duena”.

Datuak. 162 herrialdetako 2008tik 2017ra bitarteko hilkortasun-datuetatik abiatuta, ikerketak argi utzi du indarkeriarik handieneko herrialdeak direla bizi-ziurgabetasunik handiena dutenak.

08/02/2023