Bizkaia

Bizkaia Talentek txostena argitaratu du

Txostenak prestakuntza handiko profil digitalek izan duten bilakaera azpimarratzen du
BASQUETALENT

Gaur uztailak 13, Bizkaia Talentek Basque Talent Evolution & Trends 2022 bere txostena argitaratu du. Txosten honen barnean Euskadiko prestakuntza handiko lan-merkatuaren bilakaera eta joerak jasotzen dituena. Zehazki, profil digitalen bilakaera azpimarratzen da eta, Euskadin, gehiengo lanbide eskaintzaren artean merkataritza-zerbitzuetako agenteak eta software-garatzaileak aurki daitezke.

Halaber, Covid-19aren ondorengo lan egiteko modu berriak, ingurune digital batean talentua bilatzeko eta hautatzeko erronkak edo zilarrezko ekonomiaren sektore berriak eskaintzen dituen aukerak aztertzen dira argitalpenean, besteak beste.

2021ean, unibertsitate-titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa eskatzen duten prestakuntza handiko 13.612 enplegu-eskaintza aztertu dira. Azterketa hori Talentuaren Euskal Behatokiaren bidez egiten da. Tresna horrek EAEn 15 enplegu-plataforma digitaletan argitaratutako eskaintzak biltzen ditu. Eskaintzen kokapena lurralde historikoen arabera aztertuz gero, Bizkaia da eskaintza gehien biltzen dituena (% 51), ondoren Gipuzkoa (% 32) eta, azkenik, Araba (% 17).

2019an eta 2020an gertatu bezala, 2021ean eskaintza gehien izan dituzten bost lanbideak hauek dira: merkataritza-zerbitzuetako agenteak, software-garatzaileak, merkataritza-salmenten ordezkariak, sistema-analistak, eta industria- eta ekoizpen-ingeniariak.

PROFIL DIGITALAK

Txostenak prestakuntza handiko profil digitalek izan duten bilakaera ere azpimarratzen du, lan-merkatuak gero eta baldintza hobeak eskaintzen baitizkie lan-egonkortasunari eta soldata-baldintzei dagokienez. Profil horietako batzuk dira, besteak beste, garatzailea, sistema-analista, proiektu-zuzendaria, kontu-exekutiboa edo komunikabide digitaletako espezialista.

14/07/2022